Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Doktorego Eskolaren bigarren jakinarazpena COVID 19 koronabirusak sortutako egoeraren aurrean

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/12

COVID‑19 koronabirusaren aurkako neurrien artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki du bertan behera uztea ikasgelako irakaskuntza Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikastegi guztietan, martxoaren 13tik martxoaren 27ra, biak barne.

Doktorego Eskolak, bere aldetik, eskolen etenaldi honen aurrean, honako hau jakinarazten die bere ikasle eta ikasleei:

  1. Beste ikastegi batzuen menpe dauden masterretako bigarren eta ondoko urteko ikasleek kontuan hartu behar dituzte orain beren masterren ardura daukaten ikastegien eta master horietako batzorde akademikoen azalpenak.
  2. Doktorego Eskolako doktoregaiak ikastegiko ikasleak dira baina, aldi berean, UPV/EHUko zein beste erakunde edo enpresa batzuetako langileak izan daitezke. Horregatik, Doktorego Eskolak bere doktoregaiei bidaltzen dizkien jakinarazpenak bidaltzen dizkie eskola horretako ikasle diren aldetik. Langile diren aldetik doktoregaiek jaso beharreko azalpen edo jarraibideak, berriz, beren languneek eman behar dizkiete.
  3. Doktorego programetako ikasleei zuzendutako aurrez aurreko prestakuntza jarduera espezifikoak eta zeharkakoak bertan behera utzi dirabeste abisu bat eman arte,. Era berean, bertan behera utzi dira UPV/EHUren ataletan egiten diren doktoregoko praktikak. Gogorazi nahi dizuegu EAEko osasun erakundeetan egiten diren praktikak bertan behera utzi zirela.
  4. Hauek dira Doktorego Eskolak ordezko irakaskuntza-plan gisa hartzen dituen neurriak:
    4.1. Doktorego programetako batzorde akademikoek beren ikasleei jakinaraziko diete nola gauzatuko diren bai prestakuntzako jarduera espezifikoak bai etenda geratzen diren ordezko praktikak.
    4.2. Doktorego  Eskolak ikasleei jakinaraziko die zein egunetara atzeratuko diren bertan behera utzitako zeharkako prestakuntzako jarduerak.
  5. Doktorego Eskolak ikasle eta irakasleen zalantzak eta galderak erantzungo ditu bai telefonoz (946018327 ) bai posta elektronikoz (doke@ehu.eus), eta bere webgunean: https://www.ehu.eus/eu/web/doktorego-eskola
  6. UPV/EHUren informazio instituzionala www.ehu.eus webgunean dago argitaratuta.
  7. Jakinarazpen honek ez die eragiten graduondoko sare latinoamerikarreko ikasleei.