Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Trans" ikuspegiak euskal ikasketetarako: Diziplinaren edukiontzi foku konbentzionalaren dekonstrukzioa (2. Nazioarteko Workshop-a)

Nazioarteko Workshop-a modalitate birtuala
2022ko ekainaren 6a

Gaur egun, euskal ikaslcetak bidegurutze baten aurrean daude. Tradizionalki, diziplina akademiko ugari biltzen dituen eremutzat hartu izan dira. Euskalduntasunarekin lotura duten ikerketaren objektu/subjetu guztiak izan da ezaugarri komuna. Hari horren atzean edukiontzi foku konbentzional bat dago: euskal ikasketek, gehienbat, ikuspegi multidiziplinarra pribilegiatzen jarraitzen dute. Horren ondorioz, hari fin berbera duten diziplina askoren batuketa gisa ikusten dira. lkertzaileek ez dute nahitaez modu koordinatu eta integratuan lan egiten. Eta ikuspegi horrek ez du euskal ikasketei inongo barne-koherentziarik ematen lagundu.

Workshop honetan, bidegurutze honetatik atera nahi dugu. Horretarako, gaur egungo area-ikasketetan, ikasketa etnikoetan eta kultura-ikasketetan erabiltzen diren "trans" perspektibak kontuan hartzea proposatzen da.

Zer aukera eskaintzen diete "trans" perspektibek euskal ikasketei? Al da ikasketa horiek transdiziplinaritate eta transnazionalismotik translokalitate eta transkulturalismotara aztertzea, besteak beste? Are gehiago, sustatu al daitezke area-ikasketa ezberdinen arteko edota estaturik gabeko eskualde eta nazioen arteko konparazio-azterketak? Zeintzuk dira euskal ikasketentzat "trans" bide berri honek dituen erronkak eta aukerak? eta zeintzuk bere mugak eta zailtasunak?

Lan-dinamika

Hogei minutuko komunikazioak izango dira.

Bidali behar dira 1000 hitz arteko laburpenak, CV­rekin batera, 2022ko maiatzaren 20a baino lehen.

Kontaktua