Doktorego egunaren V. edizioa
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/27
Ekainaren 20an, ostirala, doktorego egunaren V. edizioa ospatu zen Bizkaia Aretoan. Ekitaldian 2022/23 ikasturtean aparteko saria jaso zuten pertsonak omendu ziren, eta horietako 16 bertaratu ziren. Beste urte batzuetan bezala, 6 doktore animatu ziren beren tesia GJH batzuekin (Garapen Jasangarrirako Helburuekin) nola lerrokatzen zen aurkeztera.
Ainhoa Berasaluze graduondoko eta etengabeko ikaskuntzako errektoreordea izan zen ekitaldiko buru, eta Innobasqueko Alaitz Landaluze izan zen gonbidatua. Innobasquerekin hitzarmena du Doktorego Eskolak zeharkako prestakuntzako ikastaroak emateko. Landaluzek "Doktoretza eraldatzeko: ezagutza berrikuntzaren motor gisa" izeneko hitzaldia eman zuen.