Komunikazio eraginkorra: akademiatik esfera publikora
Nori zuzendua
UPV/EHUko doktoregaiak
Datak
Bizkaiko campusa: 2025eko urria-azaroa
Iraupena (ordutan) / Ordutegia
10 ordu (2: 30eko 4 saio)
Ordutegia: 10:00 – 12:30
Asistentzia
%90 bertaratzea derrigorrezkoa (Ikus Doktorego Eskolak antolatutako zeharkako prestakuntza-jardueretan parte hartzeko oinarrizko araudiaren 3. eta 5. puntuak).
ABSENTZIA ORO agiri bidez justifikatu behar da.
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Presentziala
Aldez aurreko betekizunak
Prestakuntzan behar den materiala izatea komeni da (ordenagailu eramangarria, kuadernoa eta idaztekoak...)
Lekua eta egunak
| CAMPUSA | DATA | LEKUA |
|---|---|---|
| Bizkaiko campusa (Leioa) |
Urria: 21, 28; eta, Azaroa: 4, 11 |
Biblioteka Nagusia eraikina 7.gela |
Irakaslea
Udane Goikoetxea Bilbao Bilbao kazetaria eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Sailean. Gizarte Komunikazioan doktorea, nazioarteko aipamena duena, eta doktoregoko sari berezia, UPV/EHUk aitortua. ‘Komunikazioan’ (UPV/EHU) zein ‘Irakasleen Prestakuntzan’ Unibertsitate Masterduna da.
UPV/EHUko irakaskasle gisa, gradu-irakasgaiak irakasten ditu, bozeramailetzarekin (bozeramaileen prestakuntza), kazetaritzako espezializazioekin (kazetaritza espezializatua, komunikazio-teoriak) eta etikarekin (deontologia eta komunikabideak) loturikoak. Komunikazio alternatiboari buruzko irakaskuntzan dihardu Multimedia Komunikazioa Masterrean (UPV/EHU-EITB). Irakasle ikertzaile bisitaria izan da AEBn, Washingtongo Unibertsitatean.
Irakaskuntzaren aurreko jardueran, EITBn eta Hamaika Telebistan izan da kolaboratzailea; Bizkaia Irratian egin du lan, bai albistegietan, bai kultura eta entretenimenduko magazinetan. Mendebalde Kultura Alkarteak UPV/EHUrekin batera antolatutako ahozkotasun ikastaroetan irakasle gisa parte hartu du. Bizkaiko Foru Aldundiarekin ere egin dulan, irakurketa-taldeetako irakasle gisa.
Parte hartzaileen kopurua
10/15
Izen-ematea
OHARRA: eskolako zeharkako jardueretan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da 2025/26 ikasturteko matrikula ordainduta izatea.
Doktoregaiak eskuratuko dituen gaitasunak (99/2011 Errege Dekretua)
- d) Ideia berri eta konplexuen azterketa kritikoa, ebaluazio eta sintesia egiteko gaitasuna.
- e) Komunitate akademiko eta zientifikoarekin nahiz jendarte osoarekin komunikatzeko gaitasuna, nazioarteko komunitate zientifikoan ohikoak diren modu eta hizkuntzetan jakintza zabaldu ahal izateko.
- f) Testuinguru akademiko eta profesionaletan aurrerapen zientifiko, teknologiko, sozial, artistiko eta kulturala sustatzeko gaitasuna, ezagutzan oinarritutako testuinguru batean.
- g) Zientzia Irekia eta Herritarren Zientzia sustatzeko gaitasuna. Izan ere, martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 12. artikuluaren arabera, ezagutza zientifikoa guztion ondasuntzat jo behar da eta, horretarako, doktoregaiak Zientzia Irekiarekin eta Herritarren Zientziarekin lotuta garatu dituen zeharkako jarduerak ebaluatuko dira, eta kontuan hartuko da bi diziplinetako trebakuntza (mikrokredentzialen edo antzekoen bidez egiaztatuta).
Helburuak
- Modu eraginkorrean komunikatzen ikastea da ikastaroaren xede nagusia.
- Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren arloan hobekuntza pertsonalerako gakoak ezagutzea eta identifikatzea.
- Jariotasun eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, egoera komunikatibo bakoitzaren beharretara eta funtzionamendura egokitutako mezuak hitzez adierazteko gaitasuna lantzea.
- Unibertsitatearen baitan eta -gizartera proiektatuz- zientzia nola dibulgatzen den ezagutu eta honetan aurkezpenen bidez trebatzea.
Ikastaroaren formatua
Saio teoriko-praktikoen bidez, modu eraginkorrean komunikatzeko teoria eta teknikak (praktika) azalduko dira, eta horren inguruko ariketak gauzatu. Ikasleak bozeramaile/komunikatzaile bezala jardun eta trebatu beharko du hainbat egoera komunikatibo desberdinetan, beti ere irakaslearen laguntza eta gidaritzapean.
Proposatzen diren ekintzetan parte hartzea ezinbestekoa izango da.
Ikastaroaren edukia
Unibertsitatean, ikertzaile nahiz irakasle lanetan jarduterakoan ezinbesteko eta zeharkako gaitasuna da modu eraginkorrean komunikatzea. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzak bere komunikatzeko modua identifikatzea da lehen urratsa. Adibide zehatzak eta beharrizan indibidualak hartuko dira aintzat, beti ere, mende honetako testuinguruan kokaturik geure burua eta talde lanean jardunez, elkarrenganako sinergiak sortuz eta indartuz. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen da kanpo eta barne komunikazioa lantzea, hau da, komunikazio eraginkorra.