DOCTORADO - Manuales direccion - TURNITIN

TURNITIN. Plagioaren kontrako programa

TURNITIN informatikako tresna bat da plagio prebenitzen eta antzematen laguntzen duena. Software honek dokumentuak konparatzen ditu hainbat informazio iturrirekin (Internet, zientzia artikuluak eta barneko datu baseak).

  • Antzekotasunak antzematen ditu eta “informe de originalidad” delakoa egiten du.
  • Antzekotasunak bilatzeko lana errazten dio irakasleari, horretan oinarrituta aztertu dezan lana.
  • Ez da plagioko test bat, eta ez du dokumentuak daukan plagio maila zehazten.
  • Azken erabakia zuzendariak edo tutoreak hartu behar du: tresna hau lagungarri baino ez du eta tresnak emandako emaitzak zorrotz aztertuta berak erabakiko du plagioa den edo ez.
  • Lan bat plagioa izatea saihesteko, aipatu egin behar dira informazioa zein iturri eta baliabidetatik lortu den erreferentzia zehaztuta. Horrela, nahiz eta ikusi ideiak beste egile batenak direla, ez dira kopiatutzat hartuko.