Unibertsitateen G9 Taldearen XII. Doktorego Jardunaldiak eta VII. Zientzia Zabaltzeko Jardunaldiak

Unibertsitateen G9 Taldearen XII. Doktorego Jardunaldiak eta VII. Zientzia Zabaltzeko Jardunaldiak

Extremadurako Unibertsitateak G-9aren XII. Doktorego Jardunaldiak eta Zientzia Dibulgazioko VII. Jardunaldiak antolatu ditu, G9 elkartearen sorrerako helburuetan sakontzeko eta doktorea izatearen balioa azpimarratu nahi da gizartean, oro har, eta enpresarien artean, bereziki. Jardunaldi horien bidez, bidea erraztu nahi zaie doktoregaiek elkar ezagutu eta beren ikerlanaren fruitua zabal dezaten. Horretaz gain, unibertsitateko ikerketa karreraren alternatiba profesionalak aurkezteko aukera bada, eta berrikuntzaren ekarle gisa enpresentzat duten garrantzia nabarmendu nahi da, bestalde.

Jardunaldietara, gehienez, G-9ko unibertsitate bakoitzeko 10 doktoregai joango dira, hau da, bost jakintza arlo direnez, 2 pertsona izango dira jakintza arlo bakoitzeko: Arteak eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura. Jardunaldietan hautatutako pertsonen garraio-, ostatu- eta mantenu-gastuak UPV/EHUren kontura izango dira, baita posterrak inprimatzeko gastuak ere.

Jardunaldiak Meridan (Badajozen) izango dira 2025eko ekainaren 11tik 13ra, Extremadurako Unibertsitateko Centro Universitario de Mérida, “Edificio Antonio Castillo Martínez”en kokatuak.

Interesatuek online bidez bete behar dute izena emateko inprimakia, maiatzaren 20a baino lehen, agiri hauek erantsita:

  • Aurkeztuko den komunikazioaren laburpena (gehienez: 300 hitz)
  • CV laburtua (gehienez: 300 hitz)
  • Posterra (PDFa)

UPV/EHUko Doktorego Eskolak jakintza adar bakoitzeko doktoregaiak aukeratuko ditu legezko epean eta eran aurkeztutako eskarien artetik.

Informazio osagarria