Saioa Larraza
Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila
Juan Ibáñez San Domingo, 1
01006 Vitoria-Gasteiz
+34 945 014204
saioa.larraza@ehu.eus
https://orcid.org/0000-0002-2248-5112
Saioa Larraza irakasle agregatua da UPV/EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean. Euskal Filologian lizentziatua (2006) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (2014). Lehen eta bigarren hizkuntzen oharmenari buruzko ikerketak argitaratu ditu elebidun goiztiar eta berantiarrekin, haur zein heldu (adibidez, euskara-gaztelania, euskara-frantsesa, ingelesa-italiera, etab.), hizkuntza-aldakuntzako testuinguruetan. 2015az geroztik, hizkuntzen didaktika irakasten dihardu UPV/EHUn, testuinguru kultura- eta eleaniztunak oinarri hartuta. Haren lanak psikolinguistika, soziolinguistika eta hizkuntzen didaktika uztartzen ditu, hizkuntzak (eta bereziki hizkuntza gutxituak) nola eskuratzen eta prozesatzen diren eta, ondorioz, nola irakatsi behar diren ulertzeko.
Ikerketa-lerroak
Elebitasuna, eleaniztasuna, hizkuntza-jabekuntza, hizkuntza-garapena haurrengan, bigarren/hirugarren hizkuntzen i(ra)kaskuntza, hizkuntza gutxituak, migrazio hizkuntzak, hizkuntza-prozesamendua, hizkuntza-hautematea, fonetika eta fonologia.