Breadcrumb

Euskarazko Ikasmaterialgintza eta Eskuliburugintza sustatzeko Deialdia (2025)

Euskarazko Ikasmaterialgintza eta Eskuliburugintza sustatzeko Deialdia (2025)

Deialdiaren helburua eta modalitateak

Deialdi honen helburu nagusia da EHUko irakasleen euskarazko irakaskuntzarako testuen ekoizpena sustatzea eta testu horien hizkuntza-zuzentasuna eta -egokitasuna bermatzea.

Ikasmaterialak eta Eskuliburuak sortuko dira deialdi honen bitartez. Bai ikasmaterialen kasuan, bai eskuliburuen kasuan, bi modalitate hauek ditu deialdiak:

  • A modalitatea: Ikasmaterial edo eskuliburu berriak sortzea eta argitaratzea da modalitate honen helburua. Zortzi hilabete inguruko epea ematen zaie egileei modalitate honetako testuak sortzeko.
  • B modalitatea: Lehendik sortuak diren ikasmaterialak edo eskuliburuak zuzentzea/gaurkotzea eta argitaratzea da modalitate honen helburua. Kasu honetan, bi  hilabete inguruko epea ematen zaie egileei beren lana aurkezteko.

Egitasmoen bidalketa

NOLA BIDALI: Deialdi honi atxikitako inprimakiak erabili behar dira, eta EHUko Erregistro elektroniko orokorrean aurkeztu behar dira.

ZER BIDALI: Deialdi honekin batera argitaratzen den I. eranskina (lanaren lagina barne, 4.200 karaktere ingurukoa) kasu guztietan, eta II. edo III. eranskina eskuliburu-formatukoetan.

AURKEZPEN-EPEA: 2025eko azaroaren 21etik abenduaren 18ra bitartean.

Lanaren lagina:

  • A modalitatean, lanaren laburpen bat (aurkibideak ez dira onartuko lagin gisa), eta
  • B modalitatean, lanaren lagin bat eta aurkibidea.

Harremanetarako helbidea: argitaletxea.deialdiak@ehu.eus

Deialdiaren testua

Inprimakiak