Eduki publikatzailea

Congreso

IBERCOM 2026 kongresuan parte-hartzea / Participación en IBERCOM 2026

Cuándo y dónde

09/07/2026

Descripción

Gureiker ikerketa-taldeak IBERCOM 2026 Komunikazioaren XIX. Kongresu Iberoamerikarrean parte hartu du. Uztailaren 6tik 9ra bitartean Minho Unibertsitatean (Braga, Portugal) egin den kongresua komunikazioaren arloko topaketa zientifiko garrantzitsuenetako bat da Iberoamerikako esparruan.

Topaketa akademikoaren baitan, Ainara Larrondok, Ángela Alonsok eta Mikel Leibarrek garatutako Algoritmoak eta ikusizko narratibak Instagramen: krisi klimatikoaren estaldurari buruzko kasu-azterketa ikerketa aurkeztu dute. Lanak Instagrameko gomendio-algoritmoen eta ikusizko narratiben arteko elkarreragina aztertzen du, dinamika horiek krisi klimatikoari buruzko diskurtsoaren eraikuntzan eta edukien ikusgarritasunean nola eragiten duten ulertzeko, gaur egungo plataforma digital nagusietako batean.

Gureikerretik eskerrak eman nahi dizkiogu IBERCOM 2026 kongresuko antolakuntzari egin digun harreragatik eta nazioarteko erreferentziazko kongresu honetan parte hartzeko eskaini digun aukeragatik.

---

El grupo de investigación Gureiker ha participado en el XIX Congreso Iberoamericano de Comunicación (IBERCOM 2026), uno de los principales encuentros científicos del ámbito de la comunicación en el espacio iberoamericano, celebrado del 6 al 9 de julio en la Universidad do Minho (Braga, Portugal).

En el marco de este evento académico se ha presentado la investigación Algoritmos y Relatos Visuales en Instagram: Estudio de Caso en Torno a la Cobertura de la Crisis Climática, desarrollada por Ainara Larrondo, Ángela Alonso y Mikel Leibar. El trabajo analiza la interacción entre los algoritmos de recomendación y las narrativas visuales en Instagram para comprender cómo estas dinámicas influyen en la visibilidad y construcción del discurso sobre la crisis climática en una de las principales plataformas digitales.

Desde Gureiker agradecemos a la organización de IBERCOM 2026 la acogida y la oportunidad de participar en este congreso de referencia.