Inklusioa

IncluKom: dibulgazio zientifiko eta sozialeko podcasta

Inclukom zientzia eta gizarte dibulgaziorako podcast-a da.Terese Mendigurren kazetari eta akademikoak bultzatua, komunikazioaren eremuan inklusioa (alderdi guztietan) sustatzen saiatuko da. Lehen kapitulu honek EHUGUNEk finantzatutako proiektu bat du ardatz. Desgaitasunarekin lotutako hainbat errealitate EHUko kazetaritzako ikasgeletara hurbiltzea izan du helburu. Horretarako, ikasleekin esperimentu bat burutu dugu, EDEKA-ko Bego Izarraren laguntzarekin (EDEKA-Desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien euskal koordinakundea).3 diciembre de 2024