Ikerketa-ildoak
Gureikerren jarduera zortzi esparru nagusiren inguruan antolatzen da:
- Adimen Artifiziala eta teknologia berriak
- Hedabideen berrikuntza eta kalitatezko kazetaritza
- Informazio-nahasmenduak eta desmediatizazioa
- Osasuna, zientzia eta dibulgazioa
- Komunikazio politikoa, aktibismoak eta gizarte-aldaketa
- Alfabetatze mediatikoa eta informazionala
- Berdintasuna, generoa eta feminismoak esfera publiko digitalean
- Euskara eta lurraldea
Ildo horiek autonomia-erkidegoko, estatuko eta nazioarteko proiektu lehiakorren bidez garatzen dira, baita metodologia kuantitatiboak, kualitatiboak eta konputazionalak uztartzen dituzten ikerketen bidez ere. Emaitzak argitalpen zientifikoen, kongresuen eta truke akademiko eta profesionalerako beste hainbat guneren bidez zabaltzen dira.
Nazioarteko lankidetza jarduera horren parte da. Gureiker hainbat saretan ari da lanean: UNESCO–MILID Iberoamérica sarean, alfabetatze mediatiko eta informazionalari lotuta; IberPerIA sarean, kazetaritza eta Adimen Artifiziala ardatz hartuta; eta OBIACOM sarean, teknologia mugikorrek eta AAk komunikazioan duten eragina aztertzeko. Taldeak, halaber, EHU kide duen ENLIGHT Europako unibertsitate-aliantzaren barruan garatutako lankidetza akademikoko ekimenetan parte hartzen du.