Blogak

XIV. Iberoamerikako Unibertsitate Irakaskuntzaren Kongresua /XIV Congreso Iberoamericano de Docencia Universitaria

Gureiker ikerketa taldeak XIV. Iberoamerikako Unibertsitate Irakaskuntzaren Kongresuan (CIDU 2026) parte hartu du. Nazioarteko topaketa hori goi-mailako hezkuntzako berrikuntzan, prestakuntzan eta lankidetzan oinarrituta dago, eta Santiago de Compostelako Unibertsitateak (USC) antolatu du. Kongresuaren baitan, Ainara Larrondo Uretak Uinsionn MacDubhaill (Galwayko Unibertsitatea) eta Lucia Virotskovárekin (Comenius Unibertsitatea) lankidetzan garatutako Komunikatzaileen prestakuntza mugikortasun birtualeko eta nazioartekotzeko estrategien bidez: laborategi pedagogikoko proiektua ENLIGHT European University Network testuinguruan izeneko ikerketa aurkeztu da. Ikerketa hori ENLIGHT proiektuaren esparruan garatu da, eta proiektu horretan parte hartu duen irakasleriaren esperientzia praktikoan oinarritzen da. Helburua komunikazioko ikasleen curriculumaren nazioartekotzea sustatzea da, irakaskuntza-koordinazioko eta ikasleen arteko lankidetzako hainbat aukera aztertuz, betiere Mugikortasun Birtualaren (MB) ikuspegitik. CIDUren edizio honetan izandako parte-hartzeak Gureiker ikerketa taldeak irakaskuntza-berrikuntzarekin eta nazioarteko lankidetzarekin duen konpromisoa berresten du, goi-mailako hezkuntzaren egungo erronkei erantzuten dieten prestakuntza-ereduak sustatzeko helburuarekin.

-------

El grupo de investigación Gureiker ha participado en el XIV Congreso Iberoamericano de Docencia Universitaria (CIDU 2026), un encuentro internacional centrado en la innovación, la formación y la colaboración en educación superior, organizado por la Universidad de Santiago de Compostela (USC). En el marco de este evento académico se ha presentado la investigación La formación de comunicadores mediante estrategias de movilidad virtual e internacionalización: proyecto de laboratorio pedagógico en el contexto del ENLIGHT European University Network, desarrollada por Ainara Larrondo Ureta, en colaboración con Uinsionn MacDubhaill (Univ. Galway) y Lucia Virotsková (Univ. Comenius). Esta investigación derivad de la experiencia práctica del profesorado participante en un proyecto Enlight dirigido a la promoción de estrategias de enseñanza para la internacionalización curricular del estudiantado de comunicación, a partir de diversas opciones de coordinación docente y entre alumnado sustentadas en el enfoque de la Movilidad Virtual (MV). La participación de Gureiker en esta edición del CIDU refuerza el compromiso del grupo con la innovación docente y la cooperación internacional, así como con el impulso de modelos formativos que conecten el ámbito universitario con los retos actuales de la educación superior en un contexto global.