Aurreko etapak

Aurreko etapak

Irudia

Gureikerrek 2013tik ziberhedabideen eta online komunikazioaren analisian lan egin du. Lehen etapa horretan, Taldeak -UPV/EHUko Kazetaritza Saileko irakasle Koldobika Meso Ayerdik gidatuta (GIU13/13)- enpresen konbergentzia-prozesuen azterketa, sare sozialetako 2.0 komunikazioaren garapena eta narrazio-formatu dialogiko eta multimedien aurrerapena izan zituen ardatz.

2016 eta 2021 artean, Gureikerrek (IT1112-16) etapa berri bat garatu zuen Ainara Larrondo Ureta (IN) eta Simón Peña Fernández (K-IN) Kazetaritza Saileko ikertzaileen zuzendaritzapean. Fase honetan, Taldeak sakon aztertuko ditu azken hamarkadan jarduera profesionalean eta ikerketa sozialean eragina izan duten errealitate komunikatibo nagusietako batzuk, hala nola komunikazio-enpresen garapena eta hedabideen sistema hibridoko erredakzioak, profil profesionalen egokitzapena, berrikuntza teknologikoa, kazetaritzako formatu, mezu eta narratiben aurrerapena edo entzuleria hiperkonektatuen parte-hartzea.

Webari, eremu digitalari eta teknologia berriei lotutako gai horiek erabakigarriak izan dira Komunikazioaren Zientzia ezagutu eta aplikatzeko, eta esparru horretako komunikazio-lanbidearen eta ikerketa zientifikoaren oinarriei eta funtsezko printzipioei buruzko hausnarketa egin da, egokitzapen metodologiko eta epistemologikoen premian, datu masiboen (big data) erabileran oinarritutako analisietatik eta Gureikerrek sare sozialetan bitartekatutako komunikazioari aplikatutako algoritimo-kutsuko prozedura analitikoetatik abiatuta.