Mugikortasun programak: Administrazio eta zerbitzuetako langileak

OHAR GARRANTZITSUA:
Errektoreordetzak diruz lagundu eta gestionatzen dituen mugikortasun deialdietan eta ekintzetan bidaiak zuzenean kontratatzen baditu onuradunak, EZ DA BEHARREZKOA unibertsitatearekin hitzartutako hiru bidaia agentziatan aurrekontua eskatzea, nahiz eta hori izan jarraibidea errektoreordetzak gastu zehatzen kontura kontratazio zuzena egiten duenean. Horrela, bada, mugikortasun programa baterako banakako diru laguntza eskuratzen dutenek, eta ordainketa gastuen itzulketa legez egiten denean, nahi duten bidaia agentzia erabili ahal izango dute.

Gogoan izan: nahitaezkoa da, guztientzat, bidaiako laguntza asegurua kontratatzea deialdi edo ekintza bakoitzean zehaztutako baldintzetan.

  1. "Staff Weeks" antolatzeko eta UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen (IRI) eta Nazioarteko Harremanen arloko administrazio eta zerbitzuetako langileen (AZP) mugikortasunerako diru laguntzen 2017ko deialdia
  2. Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren mugikortasun ERASMUS programa
  3. STELLA programa