BUDDYen zereginak
Bisitariarekin harremanetan jarri bidaia baino lehen, EHUn bere BUDDYa izango garela esateko.
Bisitariarekin geratu aurrez aurre, iritsi bezain laster, elkar ezagutzeko eta zalantzak argitzeko.
Bere campuseko International Welcome Centerrera lagundu. Welcome Centerrak hiriko eta unibertsitateko egonaldiarekin zerikusia duten beharretan laguntzen die bisitariei: ostatua, kudeaketa akademikoak, bisa, hizkuntza-ikastaroak, kultura eta kirola, etab. Bere fakultatera ere lagun diezaiokegu, bere zentroko mugikortasun-koordinatzaileari bere etorrera jakinarazi diezaion.
Bisitariari campusean zehar tourra eskaintzea eta leku eta zerbitzu interesgarriak erakustea: idazkaritza, liburutegia, erreprografia, EHU Kultura, EHU kirolak, etab.
Bisitariari hirian zehar tourra eskaintzea eta intereseko leku kultural edo turistikoei, garraio publikoari, aisialdirako aukerei eta abarri buruz orientatzea.
Iritsi eta 2-3 astera nolabaiteko prestutasuna izatea (aukeren arabera), bisitariak galderarik edo zalantzarik izatekotan.
Horiek guztiak zure BUDDYari eskaini diezaiokezun laguntzaren adibideak dira, baina gogoan izan kredituak lortzeko ezinbestekoa izango dela gutxienez zure BUDDYarekin harremanetan jartzea iritsi aurretik eta, ondoren, aurrez aurre ezagutzea.