
Eleaniztasun Unitateak 2023-2024 ikasturtean B2, C1 eta C2 mailako ingeleseko doako prestakuntza ematea aurreikusi du, irakasleen hizkuntza eta ingeleseko trebetasunak hobetzeko unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan. Eskaintza bi formatutan egituratzen da: 10 eta 20 ordu bitarteko online eta aurrez aurreko ikastaroak; eta 5 orduko iraupena duten "Taster Modules" edo prestakuntza-pilulak online.
Ondoren kontsultatu daiteke ikastaroen zehaztasunak eta, beherago, prestakuntza pilulei buruzko informazio osoa. Edukiei eta izena emateko formularioari buruzko informazioa eskuratzeko, dagokion ikastaroaren izena sakatu behar da.
Maila | Izena | Iraupena | Datak | Lekua | Saio kopurua | Eguna | Ordua |
---|---|---|---|---|---|---|---|
B2 | Effective Communication Skills for English Medium Higher Education | 20 ordu | 2023/10/05 - 2023/11/30 | Online | 8 | Osteguna | 16:30 - 19:00 |
B2 - C1 | ♦Berria: Academic Debate and Discussion around English Medium Higher Education | 10 ordu | 2023/10/23 - 2023/12/18 | Online | 5 | Astelehena, bi astean behin | 16:00 - 18:00 |
C1 | Effective Lecturing in English Medium Higher Education | 15 ordu | 2023/10/16 - 2023/11/13 | Donostia | 5 | Astelehena | 16:00 - 19:00 |
C1 | Effective Pronunciation for English Medium Higher Education | 15 ordu | 2023/10/10 - 2023/11/21 (ez dago klaserik 10/24ean) | Online | 6 | Asteartea | 16:30 - 19:00 |
C1 | Effective Writing Skills for English Medium Higher Education | 20 ordu | 2023/10/10 - 2023/11/28 | Online | 8 | Asteartea | 16:30 - 19:00 |
C1 | Effective Lecturing in English Medium Higher Education | 15 ordu | 2023/10/16 - 2023/11/13 | Donostia, Carlos Santamaria, 2 gela | 5 | Astelehena | 16:00 - 19:00 |
C1 | ♦Berria: Effective Teaching Skills for New English Medium Higher Education Lecturers | 15 ordu | 2023/10/19 - 2023/11/16 | Leioa, Hezkuntza Fakultatea 1S15G | 5 | Osteguna | 16:00 - 19:00 |
C2 | Keys to Developing English Language Proficiency for English Medium Higher Education | 15 ordu | 2023/11/08 - 2023/12/20 | Online | 6 | Asteazkena | 16:30 - 19:00 |
Maila | Modulua | Iraupena | Datak | Eguna | Ordua |
---|---|---|---|---|---|
C1 | 1. Tips for English Medium Higher Education Lecturing | 5 ordu | 2023/10/30 eta 2023/11/06 | Astelehena | 16:30 - 19:00 |
C1 | 2. Tips for Oral Interaction in English Medium Higher Education | 5 ordu | 2023/11/13 eta 2023/11/20 | Astelehena | 16:30 - 19:00 |
C1 | 3. Tips for Pronunciation in English Medium Higher Education | 5 ordu | 2023/11/27 eta 2023/12/04 | Astelehena | 16:30 - 19:00 |
C1 | 4. Tips for Using Information and Communication Technologies in English Medium Higher Education | 5 ordu | 2023/12/11 eta 2023/12/18 | Astelehena | 16:30 - 19:00 |
Baldintzak
Lehentasuna izango dute ikastaro bakoitza egiteko eskatzen den ingelera maila duten irakasleek, baldin eta 2023-2024 ikasturtean eman behar badituzte irakasgaiak ingelesez (C1 eta C2 mailako ikastaroetarako) edo EFC irakasgaiak (B2 mailako ikastaroetarako) eta eskainitako ikastaroak lehenago egin ez badituzte. Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango lukete, baita ere, ikasturte honetan ingelesez ematea egokitu ez baina aurrerago ingelesez irakasten interesa duten irakasleek.
Bestalde, kontuan hartzekoa da parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala hautatuko direla.
Izena-ematea
Izena emateko, dagokion inprimakia bete beharko da. Esteka eskuragarri dago, ikastaroaren izena hautatuta.
Izena emateko epea ikastaroa hasi baino 10 lanegun lehenago amaituko da eta, pilula formatiboen kasuan, 5 egun lehenago, edo plazak betetzen direnean. Behin epea amaituta, interesdunek email bat jasoko dute non aditzera emango den ikastaroan onartuak izan diren edo ez.
Ziurtagiria
Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze ziurtagiri bat igorriko zaie parte hartu dutenei, baldin eta asistentzia %80koa edo hortik gorakoa izan eta eskatutako eginkizunak egin badira. Bertaratzea betetzen ez duten partehartzaileek lehentasuna galduko dute izena-ematen duten hurrengo ikastaroan plazak banatzerakoan.
Erakunde honek finantziatutako deialdia:
