ERACON 2026
Deialdia
2025eko azaroaren 28ko erabakia, Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearena, ERACON 2025 azokan parte hartzeko deialdia jasotzen duena, irakasle-ikertzaileei (IRI) eta teknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileei (TEKAZEL) zuzendua.
Gutxienez hiru egunez finantzatuko da azokan parte hartzea. Diruz lagun daitekeen egonaldia, gehienez ere, ERACON azokaren iraupena izango da, gehi joan-etorriko egunak, UPV/EHUko zerbitzuagatiko eta ordezkaritza gastuengatiko kalte-ordainen zehaztapenei buruz Irakasle eta Ikertzaileen Errektoreordeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kudeatzaileak 2024ko otsailaren 23an emandako Ebazpenak ezarritako baldintzetan.
ERACON azokaren datak eta bestelako informazioa azokaren webgunean agertzen da.
Eranskinak
Jakinarazpenak
Lehen jakinarazpena
Agiriak zuzentzeko epea: 2025Eko abenduaren 19tik 2026ko urtarrilaren 14ra arte
Behin-behineko erabakia
Ebazpena, 2026ko urtarrilaren 15ekoa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, EHUko ikastegietako nazioarteko harremanen arloko zereginetan diharduten IRI eta TEKAZEL langileei zuzendutako ERACON 2026 deialdiko parte-hartzaileen zerrenda argitaratzen duena.
1. Onartuen behin-behineko zerrenda.
Alegazioak aurkezteko epea: 2026ko urtarrilaren 16tik 29ra arte.