Doktoregoa Erasmus+
Transferentziako eta Nazioartekotzeko Errektoreordetzaren Deialdi honek DOKTOREGOKO IKASLEAK hautatzeko prozedura ezartzen du, 2026/27 ikasturtean ikasketetarako iraupen luzeko Erasmus+ mugikortasuna egiteko.
Deialdiaren ezaugarri nagusiak:
- IRAUPENA: gutxienez bi (2) hilabeteko eta gehienez hiru (3) hilabeteko iraupena izango du --> mugikortasun fisikoa 2026ko irailaren 1etik aurrera hasi ahal izango da
- ESKAINITAKO PLAZAK: guztira hamabost (15) mugikortasun-plaza Erasmus+ programaren barruan (aurrekontu erabilgarrira egokituko bada ere)
- DIRULAGUNTZAK: mugikortasun-plaza bat esleitzeak SEPIEk ezarritako dirulaguntza bat jasotzeko aukera ematen du (kontsultatu dirulaguntzak) + 1.500€-ko laguntza osagarria (ordainketa bakarrean)
ADI!! EZ dira HAUTAGARRIAK izango honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleak:
- Aurreko deialdietan zigortuak izan direnak mugikortasun-programen araudia ez betetzeagatik;
- Doktorego-tesiarekin lotutako doktoratu aurreko kontratua indarrean daukatenek;
- Ikerketa-proiektuen bidez edo Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemako erakunderen batekin kontratatuta daudenak.
Gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan NHBarekin (international@ehu.eus)
Erasmus+ Doktorego Deialdia 2026/27