ERASMUS+ PRAKTIKAK 2025/2026

Erasmus+ Praktikak 2025/2026

DEIALDIA

 

 

 

Ebazpen honen xedea da Erasmus+ praktikak 2025/2026 edizioaren oinarriak eta deialdia argitaratzea. Programa honen helburua da EHUko gradu, master ofizial eta doktoregoko ikasleen mugikortasuna sustatzea, prestakuntza-praktikak egin ditzaten Europar Batasuneko Erasmus+ programan parte hartzen duten herrialdeetan kokatutako enpresetan eta erakundeetan.

DEIALDIA DOKUMENTUA Erasmus+ Praktikak (pdf) (irakurri beharrekoa)

Beken ezaugarriak:

  • Jarduera:

Ikaslea matrikulatuta dagoen ikasketekin zuzenean lotuta egon beharko duten nazioarteko praktikak egitea.

Eskatzaileak bilatu behar du harrera enpresa/erakundea, eta bere zentro/fakultatearen onarpena izan behar du mugikortasuna egiteko.

  • Helmugak: Enpresa/erakundea Europar Batasuneko Erasmus+eko herrialde batean egon behar du. 

Onargarri diren (eta ez diren) harrerako enpresa/erakunde motak DEIALDIA dokumentuan agertzen dira.

  • Hartzaileak:  EHUko gradu, master ofizial eta doktoregoko ikasleak
  • Hasiera datak: Praktikak 2024/09/15etik 2026/08/31era egin daitezke
  • Finantziaketa: laguntza ekonomikoak DEIALDIA dokumentuan agertzen dira.
  • Iraupena:
  1. Egonaldi laburra:  Gutxienez 5 egunez eta gehienez 30 egunez finantzatuko da (doktoregoa)
  2. Egonaldi luzea: Gutxienez 2 hilabete eta gehienez 6 hilabete finantzatuko dira (gradu, master eta doktoregoa)
  • Bulego kudeatzailea: Nazioarteko Harremanetarako bulegoa kudeatuko ditu eskaera guztiak eta beka-onuradunen hautaketa egingo du. Argitaraturiko DEIALDIA dokumentuan azaltzen dira bete beharreko eskakizunak, eman beharreko pausoak, hautaketa prozedura, epeak, hautatuen betebeharrak...

​​​KONTAKTUA

  • Email: od.international@ehu.eus

IZENA EMATEKO PROZEDURA

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 25ean amaituko da. Izena behar bezala emateko informazio guztia DEIALDIA dokumentuan aurki daiteke. Hona hemen laburpena:

Programan izena emateko urratsak:

  1. Programan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute (ikus DOKUMENTAZIOA puntua), link honetan eskuragarri dagoen online eskabide-formularioan: ​​​IZENA EMATEKO ONLINE FORMULARIOA (esteka)
  2. Inprimakia bete eta eskabidea bidali ondoren, eskatzaileak gordekina jasoko du adierazi duen helbide elektronikoan.
  3. Posta elektroniko hori (gordekina) jaso ondoren, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzara bidali beharko da, UPV/EHUko egoitza elektronikoaren bidez, https://egoitza.ehu.eus/ eta eskabidearen "eskatzen du" atalean ERASMUS+ PRAKTIKAK Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordetza > Nazioarteko Harremanen Bulegoa (U02000247).                   Salbuespen gisa, UPV/EHUko 3 campusetako edozeinen erregistro-bulegoen bidez ere aurkeztu ahal izango da, aipatutako harremanetarako helbidera barne-postaz bidal dezaten. Erregistro-bulegora joateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, https://aurretiko-hitzordua.ehu.eus/hasiera  atarian sartuta.
  4. Inprimakia online bete duten baina eskabidea erregistratu eta Transferentzia eta Naziortekotze errektoreordeari zuzendu ez dioten pertsonek, aurreko puntuetan adierazitako bideetatik, EZ AURKEZTUTZAT JOKO dira, eta programatik kanpo geratuko dira.

OHARRA: Izen-ematea web formularioaren bidez egitea lortzen ez bada eta, beraz, eskabidearen frogagiria jasotzen ez bada, ikasleak od.international@ehu.eus  helbidera jakinarazi beharko du eta deialdi honetako 5.2 puntuan jasotako dokumentazio guztia Erregistro bidez bidali beharko du.

BIDALI BEHARREKO INFORMAZIOA

Online inprimakiaren bidez, eskatzaileak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  1. Eskabide-orria (ikusi eranskinak), PDF formatuan, behar bezala beteta eta eskatzailearen sinadurarekin.
  2. NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
  3. Learning Agreement, honako pertsona hauek sinatua: 1) parte-hartzailearen Ikastegiko Nazioarteko Harremanen koordinatzailea, 2) xede-erakundea eta 3) parte-hartzailea.                                                Ezinbestekoa da "Traineeship in digital skills" eta "Level of language competence" atalak osatzea.
  4. Hizkuntza-ziurtagiria, enpresak derrigorrezko baldintza gisa ezartzen badu maila jakin bat egiaztatzea. Oro har, enpresako lan-hizkuntza jakitea ezinbestekoa da nazioarteko mugigarritasunaz gozatzeko.                *Enpresa bakoitzean eskatutako mailari eta haren balizko egiaztapenari buruzko informazioak Ikaskuntza Akordioan (Learning Agreement) agertu behar du.                                                                                             *Enpresak hizkuntzaren ezagutza-maila jakin bat frogatzea eskatzen badu, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua (HEEEB) edo parekoa erabiliz egingo du, enpresak hizkuntza-ziurtagiri zehatz bat (TOEFL, IELTS…) eskatu ezean. Kasu horretan, ez da inolako korrespondentziarik aplikatuko, eta ikasleak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du, organismo eskudunak jaulkitakoa.
  5. Graduko ikasketak egiten diren zentroko nazioarteko mugikortasuneko arduradunaren baimena, Erasmus+ Praktikak deialdi honen arabera nazioarteko praktikak egiteko. 
  6. Erasmus+ Studies programa egiten ari bada: Erasmus+ Studies programako amaierako ziurtagiria
  7. Beharrezkoa bada, deialdiko 4.2 puntuan adierazitako "aukera gutxien" dituen taldekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa

IZENA EMANGO DUTENENTZAKO ERANSKINAK:

  1. Eskabide-orria
  2. Learning Agreement 
  3. Zentroko nazioarteko mugikortasuneko arduradunaren baimena

HAUTATUAK IZAN DIREN PERTSONENTZAKO ERANSKINAK

Mugikortasuna hasi baino lehen:

Beka onartzekouko egiteko dokumentua

Hirugarrenen fitxa

Behin mugikortasuna hasita

Egonaldiaren hasieraren ziurtagiria

Behin mugikortasuna amaituta

Egonaldiaren amaierako ziurtagiria

Hemen bakarrik argitaratzen ditugu eranskinak. Eskatzaileak egiaztatu behar du (deialdia irakurriz) prozesuko zein punturi dagokion dokumentu bakoitza, eta bakoitzean eskatzen den gainerako dokumentazioa.

ZERRENDAK

BEHIN-BEHINEKO EBAZPENAK

Behin-behineko lehenengo ebazpena. Ebazpena, 2025ko abuztuaren 29koa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2025/2026 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​

Behin-behineko bigarren ebazpena. Ebazpena, 2025ko irailaren 26koa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2025/2026 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​

I. Eranskina: Baztertutako plazen behin-behineko zerrenda

Behin-behineko hirugarren ebazpena. Ebazpena, 2025ko abenduaren 2koa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2025/2026 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​

Eranskina I: Hautatutako plazen behin-behineko zerrenda

Eranskina II: Baztertutako plazen behin-behineko zerrenda

 

BEHIN BETIKO EBAZPENAK

Behin betiko lehenengo ebazpena. Ebazpena, 2025ko irailaren 5ekoa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2025/2026 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​

I. Eranskina: Hautatutako plazen behin betiko zerrenda

Behin betiko bigarren ebazpena. Ebazpena, 2025ko urriaren 6koa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2025/2026 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​

I. Eranskina: Hautatutako plazen behin betiko zerrenda

Behin betiko Hirugarren ebazpena. Ebazpena, 2025ko abenduaren 11koa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2025/2026 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​

I. Eranskina: Hautatutako plazen behin betiko zerrenda

II. Eranskina: Baztertutako plazen behin betiko zerrenda