Agur Ekitaldia
UPV/EHU-ko MUGIKORTASUN PROGRAMETAKO BISITARIENTZAKO AGUR EKITALDIA Maiatzak 16 goizeko 11:10etan, Gipuzkoako Campusean, Carlos Santa Maria Zentroko Auditorioan
Kurtsoa amaitzear eta uda iristear dagoen une honetan, mugikortasun programetako bisitariak agurtzeko antolatu dugun ekitaldira gonbidatu nahi dizuegu.
Aipaturiko ekitaldia, maiatzaren 16ean (ostirala), goizeko 11:10etan ospatuko da, Gipuzkoako Campusean, Carlos Santa Maria Zentroko auditorioan.
Izugarri poztuko ginateke zuen buddy-ak gonbidatuko bazenituzte.
Donostira joateko DOAKO AUTOBUS ZERBITZUA eskainiko dugu Gasteiztik eta Bilbotik.
Autobusak 09:15etan aterako dira eta 18:00-etan itzuli.
AUTOBUSEN IRTEERA ETA HELMUGA:
BILBO 9:15 Luis Briñas kalean San Mames aurrean
GASTEIZ 9:15 Bar Zeppelin
(Itzulera) DONOSTIA-tik 18:00 Autobus parada Ignacio Mª Barriola Zentroaren aurrean
Ekitaldira etortzekoak bazarete, horren berri eman, mesedez, baita autobusean tokia hartzeko erreserbarena ere, bete esteka honetan aurkituko duzu formularioa: ETORTZEA BAIEZTATZEA
Azkenean ezin bazara joan, mesedez, ezeztatu zure eserlekua esteka honetan: ETORTZEA BERTAN BEHERA UZTEA
PROGRAMA
Harrera
11:10ean UPV/EHUko Nazioartekotze Zuzendariak Noé Cornagok, harrera egingo die Joxerramon Bengoetxea Errektoreari eta Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordeari, Carlos Santamariako sarreran.
Programa
11:15etan Argazki ofiziala.
11:25etan Noé Cornagoren ongi etorria.
11:35etan Gotzone Barandika, Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen agurra.
11:40ean ‘Mugikortasun esperientziak’, UPV/EHUko mugikortasuneko ikasleen aurkezpenak.
12:15etan Erasmus Student Network (ESN) ikasle elkartearen hitzaldia.
12:25etan Oparien zozketa.
12:30etan Joxerramon Bengoetxearen, UPV/EHUko Errektorearen, hitzaldia.
12:45etan Ignacio M Barriola Zentroan: janari-postua (taloak eta edaria), Dantza talde baten emanaldia eta tailerra.
Ekitaldiaren amaiera.
18:00etan Bilbora eta Gasteizera autobusa.
Anima zaitez, zain gaituzu!