Instrucciones inscripcion Global training 2018

GLOBAL TRAINING 2018 Izena emateko prozedurarako azalpenak


1. IZENA EMATEKO PROZEDURA

Global Training Bekak 2018 programak erakunde kudeatzaile ezberdinak ditu . Erakunde horiek dira beken kudeaketa eta tutoretza gauzatuko dutenak eta baita eskaintza egingo dutenak ere. Horietako bat UPV/EHU da, eta 60 beka kudeatzen ditu. Erakunde bakoitzak bere eskaintzak argitaratuko ditu. Eskatzaileak ERAKUNDEETAKO BATEAN BAINO EZINGO DU EMAN IZENA. Baldintza hau betetzen ez bada, eskatzailea erakundeen programatik kanpo geratuko da besterik gabe.  Erakundeak

Lehengo urratsa egin ondoren, eskatzaileak aukeratu duen erakunde gestoreak agindutako jarraibideei heldu beharko die izena ematerakoan eta hautapen prozesuan zehar.

 


2. UPV/EHUn IZENA EMATEKO PROZESUA

Ondoren, UPV/EHUn izena eman eta hautapen prozesua azalduko da, ez beste inongoa. Beste erakunde gestore bat hautatuko balitz, eskatzaileak erakunde horren korporazio web gunera jo beharko du bertan argitaratutako informazioaren berri jasotzera.

Eskatzaileak argi daukanean zein erakundetan izena eman nahi duen, bidali beharreko dokumentazioa prestatu beharko du.

  • 2.1 Formularioak - EKAINAREN 15EAN ARGITARATUKO DIRA

2 formularioak bete behar dira (PDF eskabide orria eta web formularioa):

  1. - Web Formularioa-Hemen.Webgunean dagoen web formularioa bete behar da. Ez da onartuko soilik web formularioaren bidez egindako izen ematerik
  2. - Eskabide orria (pdf, 109 Kb). Paperean dagoen formularioa bete behar da eta ohiko postaz bidali (edo eskura eman) eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.

 

  • 2.2. Eskariak igortzeko helbidea

Igorri beharrezko dokumentazioa (eskaera horria barne) eskura eman edo posta bidez igorri edo EHUren 3 campuseko fakultateetan dauden Erregistroetan eman daiteke, helbide hau zehaztuz:

  • Harremanetarako pertsona: Iñigo González - inigo.gonzalez@ehu.eus  - 943 01 59 86
  • Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako bulegoa
  • Helbidea: Ignacio María Barriola eraikina, (ikasgelategia), solairuartekoa. Elhuyar plaza  1, 20018 Donostia
     
  •  2.3. Eskaerak egiteko epea:

EKAINAREN 15tik UZTAILAREN 16ra 12.00am (biak barne)

 

  • 2.4. Igorri beharreko dokumentazioa
  1. Bukatzeko, izena emateko paperezko formularioa bidali behar du, honako dokumentazio honekin batera:
  2. NANaren fotokopia.
  3. Bi argazki egin berri, karnet tamainakoak, atzealdean izena idatzita.
  4. Curriculum vitae
  5. Erroldatze ziurtagiria:  Euskal Herriko autonomi erkidegoan 12 hilabetetatik gorako administrazio auzotasuna egiaztatzeko agiria, eskaria egiteko unea bete beharrekoa edo beheragokoak, ikasketak direla eta, eskatzaileak Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo bizi behar izan badu.  Non eskuratu?: Eskatzailea bizi deneko herriko udaletxean eskatu ohi da.
  6. Erabakiaren araberako zinpeko aitorpena (eskariarekin batera inprimatzen da).  
  7. Fotokopia:
  •     5.1 Ikasketak:Lortutako tituluaren edo, berori emateko eskubideak ordaindu izanaren agiriaren fotokopia, edo kasuan kasuko titulua homologatzeko proba gainditu dela adierazten duen espediente akademikoan ageritako kalifikazioa eta/edo berori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria. Atzerrian edo espainiar ikastegi ez publikoetan lortutako tituluek homologatuta beharko dute egon, eskariak aurkezteko unean.
  •     5.2  Bestelako ikastaroak eta hizkuntza ziurta:Egindako ikastaroak eta eskuratutako hizkuntza tituluak egiaztatuko lituzketen agirien fotokopia. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den ikastarorik edo titulurik.
  • 5.3  Esperientzia profesionala: Esperientzia profesional agertzen duten dokumentuen fotokopia. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den esperientziarik.

Este año NO hace falta presentar copias cotejadas/compulsadas en el momento de hacer la inscripción.  Pueden entregarse fotocopias sin cotejar.

Una vez finalizado el proceso de selección, a los beneficiarios de la beca se les requerirá la documentación original para la comprobación de las copias que presentaron al inscribirse.

Irudia