Kanpo proiektuetarako deialdiak

Ohar garrantzitsua

Unibertsitate arteko lankidetzarako proiektuetarako sinadura instituzionala izapidetzeko, nahitaezkoa da aurretik Errektoreordetzan kontsulta egitea.
Nazioarteko proiektu baten proposamena aurkezteko edo atxikitzeko prozedura

UPV/EHUko IRAKASLEEK ERASMUS+ PROIEKTUAK LANTZEKO DIRU LAGUNTZEN APARTEKO DEIALDIA 2016

UPV/EHUko IRAKASLEEK ERASMUS+ PROIEKTUAK LANTZEKO DIRU LAGUNTZEN APARTEKO DEIALDIAREN OINARRIAK:

ERASMUS + programa

Erasmus + programa berria Europa 2020 estrategian txertatzen da, Hezkuntza eta Prestakuntza 2020 eta Rethinking Education estrategietan, eta bere baitan biltzen ditu hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol arloekin lotutako ekimen guztiak.

Kontuan hartuta zein den garatu beharreko ekintza, aztertu egingo da proiektu proposamena Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren bitartez bideratu ahal den.

JEAN MONNET KATEDRAK UPV/EHU

Jean Monnet katedrak dira Jean Monnet ekintzak izenekoen tresnetako bat, Erasmus + 2014-2020 programan integratuta daudenak. Europar gaiei buruzko ikasketak eta ikerketa sustatzen laguntzea dute helburu nagusi, Europako Integrazioari buruzko gogoeta eta mundu akademikoaren eta gizartearen arteko harremana bultzatuz. Hortaz, Europako integrazioari buruzko ikasketetan espezializazio handia duten irakasleei ematen zaizkie aipatutako katedrak.

ERASMUS+ KIROLA

Erasmus + programak ekintzak sostengatu nahi ditu, 2014tik 2020ra bitartean, hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirol arloetan. Erasmus + programa lehenago izandako beste zazpi programaren ordezkoa da, eta, lehenengo aldiz, kirol arloa hartzen du bere baitan.
Erasmus + Programako kirol kapitulua zuzenduta dago oinarrizko kirolean eskumenak dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde publikoei, eta hauek dira lortu nahi dituen helburuak:

  • Aurre egin nahi die mugaz gaindiko mehatxuei (dopina, bortxakeria, kirol emaitzen iruzurra, intolerantzia eta diskriminazio mota guztiak), kirolaren integritatea bermatu nahian.
  • Kirolean gobernantza ona sustatu eta sostengatu nahi du.
  • Kirolean boluntariotzako jarduerak bultzatu nahi ditu, baita gizarteratzea, aukeren berdintasuna eta osasunerako onuragarria den jarduera fisikoaren garrantziarekiko kontzientzia, denontzako kirolean parte hartzea eta guztiontzako kirolera sartzeko berdintasuna gehituz.

KONTAKTUAK

Proiektu Teknikariak:
Nuria Arregi Guridi
E-mail: nuria.arregi@ehu.eus
Tel.: +34 943 015 127

Leire Aramburu
E-mail: leire.aramburu@ehu.eus
Tel.: +34 946 012 090

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordearen idazkaria:
Arantxa Muñoz
E -mail: internacional@ehu.eus
Tel.: +34 943 018 510