FAQ-Erasmus-PDI-PAS

Ohiko galderak: Erasmus

1. Nola kalkulatzen da distantzia eta diru laguntzaren zenbatekoa?

Xede unibertsitate edo erakundera dagoen distantzia kalkulatzeko, Europar Batasunaren distantzia kalkulagailua erabiltzen dugu.

Oharra: ez dira hartzen kontuan kilometroak (joan-etorriaren distantzia), bi puntuen arteko distantzia zuzena baino.

Hona hemen kilometro tarte bakoitzari dagokion laguntza:

Distantzia (km) Laguntzaren zenbatekoa
10 - 99 km 20 euro
100 - 499 km 180 euro
500 - 1999 km 275 euro
2000 - 2999 km 360 euro
3000 - 3999 km 530 euro
4000 - 7999 km 820 euro
8000 - 19999 km 1500 euro

2. Nola kalkula dezaket ostatu eta otorduetarako jasoko dudan diru kopurua?

Diru kopurua honela kalkulatzen da: lan egunen kopuruari (gehienez bost) bidaia egun bi gehitzen zaizkio (hasiera eta amaiera egunen aurreko edo ondorengo eguna baldin badira), eta hori eguneko dietaz bidekartzen da (kasuan kasuko herrialderako Europar Batasunak onartuta daukana). Dietaren zenbatekoak ondoko taulan agertzen dira:

Herrialdea Eguneko dieta
A taldea.- Danimarka, Finlandia, Irlanda, Islandia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Erresuma Batua, Suedia. 120 euro
B taldea.- Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Espainia, Francia, Grezia, Italia, Malta, Holanda, Portugal. 105 euro
C taldea.- Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia, Bulgaria, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Kroazia, Letonia, Lituania, Polonia, Rumania, Turkia, Txekiar Errepublika. 90 euro
   

Oharra: jardueren hasiera egunaren aurrekoa eta amaiera egunaren ondorengoa finantzatuko dira, betiere premia justifikatzen bada eta dokumentuak aurkezten badira: (bidaia igandean izatea astelehen goizean lan egiten delako / bidaia larunbatean izatea ostiral arratsaldean lan egiten delako).

Aipatutako diru kopuruan eguneko garraioa ere sartuta dago (autobusa edo tranbia unibertsitatera joateko).

3. Zertarako erabil daiteke errektoreordetzak ematen duen laguntza osagarria?

Deialdiak dioen moduan, laguntza horren bidez osatu egin daiteke atzerriko erakundera joan eta itzultzeko bidaiaren zenbatekoa, zenbatekoa Europar Batasunak ematen duen diru kopurua baino handiagoa denean.  Ezin da erabili ibilgailuren bat alokatzeko. 

4. Zeintzuk dira orain aurkeztu beharreko dokumentuak?

4.1. Bidaia egin aurretik: diru laguntzarako hitzarmena aurkeztu behar duzu, beteta eta sinatuta. Hitzarmena sinatuta egon behar da irakats edo prestakuntza egonaldiaren hasiera eguna baino lehenago.

* Aurrerapena jasotzeko (laguntzaren % 70), hegazkin txartelaren kopia ere aurkeztu behar duzu (edota dena delako garraiobidearena eta bidaia aseguruarena), gutxienez hamabost egun lehenago.

4.2. Bidaiaren ondoren: Egonaldiaren ziurtagiria aurkeztu behar duzu, jatorrizkoa, non lan egunak adieraziko diren. Ziurtagiri hori atzerriko unibertsitateko arduradunak egin behar du, eta atzerriko fakultateko Erasmus arduradunak sinatu eta zigilua jarriko dio.

Era berean, gastuen orria aurkeztu behar duzu, beteta; baita ere tiketak, fakturak eta abar (dataren arabera ordenatua). Errektoreordetzaren laguntza osagarria eskatu baduzu, kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztu behar dituzu.

Egonaldiaren ziurtagiria aurkeztu ondoren, Europar Batasunak gonbidapen bat bidaliko dizu posta elektronikoz, galdera batzuk erantzun ditzazun on-line (UE Survey). Hogeita hamar egun naturaleko epea izango duzu horretarako, gonbidapena jasotzen duzunetik hasita.

5. Lau egunerako banoa ere, zortzi eskola ordu eman behar ditut?

Bai, gutxienez 8 eskola ordu eman behar dira, mugikortasunaren iraupena dena delakoa izanda.

Mugikortasunak aste bat baino gehiago irauten badu eta bigarren astea ez bada osoa, bigarren aste horretan gutxienez eman beharreko eskola orduen kopurua astearen iraupenaren araberakoa izango da. Adibidez, irakasle batek aste bat eta bi egun egingo baditu atzerriko erakundean, eskola orduak izango dira 8 ordu + 3 ordu; hau da, 11 ordu guztira.

6. Nola definitzen da irakaslana? Tutoretza saio birtualak ere hor sartzen dira?

Mugikortasuna egingo duten irakasleen lana mota askotakoa izan daiteke; esate baterako, mintegiak, hitzaldiak eta tutoretza saioak.  Baina mugikortasun jardueretan irakasleak aurrez aurre egin beharko luke lan ikasleekin.  Urrutiko hezkuntza eta prestakuntza mota guztiak (tutoretza saio birtualak eta abar) balio handiko elementuak izan arren, eta oso gomendagarriak, ezin dira zenbatu gutxienez eman beharreko zortzi eskola orduen barruan.

7. Atzerriko erakundea aldatu nahi badut, edo baldin badakit ezingo dudala egin mugikortasuna, zer egin behar dut?

Beka eskarian adierazitako tokira joateko da. Tokia aldatzeko, Nazioarteko Harremanen bulegoak baimena eman behar du aldez aurretik.

Baldin badakizu ez duzula egingo mugikortasuna, horren berri eman behar duzu ahalik eta azkarren; modu horretara, itxarote zerrendan dagoen beste AZP edo IRI bati eman ahal izango zaio diru laguntza.

8. Nola aitortzen zaie irakasleei mugikortasuna?

Irakaslanak direla-eta beste unibertsitate batean egindako bost eguneko egonaldiak kontuan hartzen dira DOCENTIAZ programan.

9. UPV/EHUri buruzko aurkezpen bat egin dezadala eskatu didate, unibertsitatean ba al dago material eskuragarririk?

Bai. Unibertsitateak egindako bideoaz gain (eskuragarri web orrian edo CDan), UPV/EHUren power point-a eskatu ahal diozu zure ikastegiko komunikazio arduradunari (zenbait hizkuntzatan dago). Informazio liburuxka bat ere eska dezakezu Nazioarteko Harremanen bulegoan (Ikasle bisitarientzako eskuliburua, gaztelaniaz eta ingelesez).