CONVOCATORIA_PAP-ERASMUS_2014-2015_Solicitud

Irakaskuntza-helburua duen ERASMUS mugikortasun-programa (2014/15 ikasturtea)

Nola eskatu irakasleentzako mugikortasuna 2013/14 ikasturterako

Mugikortasuna Erasmus programari adskribaturiko unibertsitate edo goi hezkuntzako erakunde batean egin ahal da, EZ BESTELA, baldin eta honek mugitu nahi duen irakasleari dagokion ikastegiarekin (unibertsitate kideak) irakasleen trukerako akordiorik badu sinatuta eta indarrean 2014/15 ikasturtean.

Irakasleen mugikortasunean parte hartzen duten arloak  jasotzen dituzten hitzarmenen zerrenda web gune honetan jarri da.

OSO GARRANTZITSUA

Kontutan hartuta UPV/EHUko irakaskuntza pertsonalak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak irakaskuntza eta prestakuntza helburuekin azken ekitaldietan egin duten mugikortasun kopurua eta, eskari horien finantzatzeko OAPEEren bidez Europar Batasunak emandako ekonomi zuzkidura ikusita, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetzak 100 plaza eskatuko dizkio Europar Batzordeak Europar Hezkuntzarako Programaren Erakunde Autonomoari (OAPEE) 2014-15 ikasturterako. Hortaz,

Eskariak sarrera eta irteera ordenaren arabera gestionatuko dira. Eskariak erregistro datan aurkeztutzat joko dira baldin eta data horretan eskaturiko dokumentazio osoaz aurkeztu badira.  Dokumenturen bat faltan lituzketenei aurkeztu den azken dokumentuaren sarrera data emango zaie.

Ahalik eta UPV/EHUko langile gehienen parte hartzea bermatu eta ziurtatzeko, ekintza honekiko interesatuek gehienez mugikortasun bat eskatu ahal izango dute 2014/15 akademi ikasturte honetan.

Eskatutako betebehar guztiak beteta lituzketen lehendabiziko 100 eskariak jaso ondoren, aurkezteko epea amaitu bitartean jasoko direnak itxaron zerrenda osatuko dute, sarrera dataren arabera ordenatua.

Zerrenda honetan diren eskariak plaza lortzen joango dira hasierako ematean izandako 100 eskarietan ukoak jazo ahala.

Eskariak aurkeztuko ahal dira Administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura bateratuaren azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38.4. eta 5. artikuluan adierazitako beste edozein leku eta modutan. Gestioa errazte aldera, dokumentazioa aldez aurretik igorri ahal izango zaio eskaneaturik Idoia Ortiz de Landaluceri (agreements.international@ehu.es).

 

Eskaria formalizatzeko eman beharreko dokumentazioa:

  1. Eskari inprimakia (docx, 80 Kb) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38.4. eta 5. artikuluan ezarrita dauzkan edozein bidetan aurkeztu ahal izango direnak, 2014ko apirilaren 11 baino lehen. Inprimakia honako helbide honetara igorriko da:

    Idoia Ortiz de Landaluce
    Nazioarteko Hedakuntzaren arloko errektoreordetza
    Ignacio María Barriola ikasgelategia
    Elhuyar plaza 1
    20018 Donostia

    Ikus ikasketa-arloei buruzko eranskina, inprimakia behar bezala bete ahal izateko. ISCED2011 kodeak erabiliko dira. Eskari inprimakiko eremu guztiak dira nahitaez bete beharrekoak.

    Eskatzaileari dagokion ikastegiko nazioarteko harremanetarako koordinatzaileak sinatu behar du inprimakia.
  2. Gonbidapen eskutitz originala. Helburuko unibertsitateak mugikortasuna onartuz emandako ziurtatze dokumentua (jatorrizkoa ezin bada aurkeztu eskaria egiterakoan, baliozkoa izango da posta elektronikoaz edo faxaz jasotako gutuna).

Eskaria egiterakoan jatorrizko gonbidapen gutuna barik honen kopia aurkeztu bada, jatorrizkoa ahalik eta lasterren eman beharko da. Ez da ezelako aldaketarik onartuko helburuko tokiaren inguruan.

Irakasleen mugikortasunerako Erasmus akordio hauek urtebeteko balioa besterik ez dute izango eta, hortaz, urtero eskatu beharko dira guztiak. Helburuko unibertsitatearekin mugikortasuna mota hauetarako bitariko akordiorik ezean, eskaria aurkezten denean Nazioarteko Harremanetarako bulegoak tramitatuko du.