Prestakuntza-helburua duen PAP-ERASMUS mugikortasun-programa (2013/14 ikasturtea)
Nola eskatu administrazioko langileen eta irakasle ez direnen mugikortasuna (2013/2014)
OSO GARRANTZITSUA
Azken urteetan UPV/EHUko irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek irakaskuntza eta prestakuntza helburuekin egin dituzten mugikortasunak kontuan hartuta eta honekin batera Europar Batasunetik OAPEE bidez eskaerak finantzatzeko jasotako diru laguntzari erreparatuta, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzak 100 mugikortasun-plaza eskatuko dizkio Organismo Autónomo de Programas Educativos Europeos erakundeari (OAPEE) 2013-14 ikasturterako. Hortaz,
- Mugikortasun-eskaerak heldu ahala kudeatuko dira.
- UPV/EHUko langilegoaren parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin, mugikortasun ekimen honetan interesatuta daudenek, gehien jota mugikortasun egonaldi baterako eskaera egin ahal izango dute 2013-14rako.
- Behin baldintza guztiak betetzen dituzten lehen 100 eskaerak iritsi eta gero, ezarritako epe muga bukatu bitartean iritsi daitezkeen gainontzekoekin itxaron-zerrenda osatuko da.
- Itxaron-zerrenda horretan dauden langileak birkokatu egingo dira aurkeztutako lehen 100 eskaeretan uko egiteak gertatu ahala.
- Eskaturiko jatorrizko agiriak barne-postaz bidaliko direnez eta horrek UPV/EHUko 3 campusetan lan egiten duten AZPkoentzako eragin kaltegarria izan dezakeenez, ondokoa gomendatzen zaie interesatuei: jatorrizko agiriak lehenbizi eskaneatuta bidali agreements.international@ehu.es helbidera ( Idoia Ortiz de Landaluce)
Eskaera gauzatzeko eman beharreko agiriak:
-
Eskaera orria (doc, 178 Kb) Prestakuntzako mugikortasunerako eskaera orria eskatzailea atxikita dagoen ikastegiko (fakultateko edo eskolako) nazioarteko harremanetako koordinatzaileari eman behar zaio, 2013ko otsailaren 25a baino lehen. Koordinatzaileak bere ikastegiko eskaera guztiak Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzara bidaliko ditu (Idoia Ortiz de Landaluce, luz. 13 8136), 2013ko martxoaren 5a baino lehen. Errektoreordetzan, hitzarmenak formalizatuko dira eskatutako xede erakundeekin.
Aipatuako inprimakia ondo betetzeko, kontsultatu ezagutza-arloen eranskina (pdf, 54 Kb). ISCED97 kodeak erabiliko dira (ezkerrean kokatua dagoen koloreztutako zutabean ageri direnak). Nahitaezkoa da inprimakiaren eremu guztiak betetzea. - AZPko kideak lan egiten duen Ikastegi edo zerbitzuko arduradunak eskaturiko mugikortasunaren alde idatzitako txostena. Dokumentu hori gabe jasotako eskaerak bertan behara geldituko dira.
Eskatzaileak unibertsitateko zerbitzu orokorren batean lan egiten badu (liburutegian, errektoreordetzan), eskatzaileak eskaera orria zuzenean Idoia Ortiz de Landaluceri bidaliko dio, barne postaz, 2013ko martxoaren 5a baino lehen, honako helbide honetara:
Idoia Ortiz de Landaluce
Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetza
Ignacio Maria Barriola Eraikina
Elhuyar Plaza, 1
20018 Donostia
Hitzarmenak urtebeterako bakarrik balioko dute; hortaz, urtero eskatu behar dira guztiak.