Prestakuntza-helburua duen PAP-ERASMUS mugikortasun-programa (2013/14 ikasturtea)
Informazio orokorra
Dokumentu honetan, UPV/EHUko langilegoak prestakuntza-helburua duen mugikortasunean parte hartzeko irizpideak biltzen dira, Europako Batzordeak OAPEE-ren bidez ezarritako ildoen arabera. OAPEE da Europako Hezkuntza Programen Organismo Autonomoa).
HELBURUAK, DESKRIBAPENA ETA EKIMENAREN ONURADUNAK
Ekimen hau pertsonalaren prestakuntzaren helburu orokorraren barruan sartzen da eta bi mugikortasun mota sartzen dira bertan:
a) Mugikortasuna goi mailako irakaskuntzako erakunde batetik goi mailako irakaskuntzako erakunde bazkide batera.
Helburua da pertsona onuradunek erakunde bazkidearen esperientzia eta ohitura onetatik ikastea eta beren lanpostuak eskatzen dituen gaitasunak hobetzea. Jarduera nagusia da egonaldi labur bat erakunde bazkidean, hainbat modutan deitu daitekeena: zerbitzu eginkizun laburrak, profesionalak behatzea, ikasketa bisitak, etab.
b) Mugikortasuna goi mailako irakaskuntzako erakunde batetatik enpresa batera.
Helburua da pertsona onuradunek ezagutza edo gaitasun transferentziatik ikastea eta gaitasun praktikoak hartzea. Jarduerak mota askotakoak izan daitezke. Mintegiak, tailerrak, ikastaroak eta konferentziak, prestakuntza praktikorako denboraldiak, zerbitzu eginkizun laburrak, etab.
Bi kasuetan, Erasmus bekaren pertsona onuradunak hautatzea jatorrizko goi mailako irakaskuntzako erakundeari dagokio.
EZAUGARRIAK
- Egonaldiaren iraupena bat eta sei aste bitartekoa izan daiteke, baina OAPEEk gehienez aste bete (5 egun) finantzatuko ditu.
- Egonaldiak egingo dira 2013ko irailaren 1a eta 2014ko ekainaren 30a bitartean.
- UPV/EHUko langilegoaren parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin , 2013/14 ikasturtean, AZP batek, gehien jota formakuntzarako mugikortasun-egonaldi bakar bat egin ahal izango du.
- UPV/EHUko langilegoaren parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin, mugikortasuna lehen aldiz eskatzen dutenei emango zaie lehentasuna.
ESKAKIZUNAK
- Prestakuntzarako Erasmus mugikortasuna erakunde parte-hartzaileen arteko aldebiko hitzarmenetan oinarritzen da. Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzak UPV/EHUko langileentzako mugikortasuna aurreikusten duten hainbat hitzarmen ditu sinatuta,horiek relaciones-internacionales.ehu.es web orrian ikusi daitezke.Halere, UPV/EHUko langileren batek zerrenda horretan ageri ez den beste lekuren batera joan nahi izango balu , Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko N Errektoreordetza hitzarmen horiek kudeatzeaz arduratzen da, interesa duen pertsonalak koordinatzaileari edo bere zerbitzuko buruari aurkeztutako eskaeraren arabera.. Mugikortasuna egin aurretik bi unibertsitateen arteko aldebiko hitzarmenik ez badago, ezingo da mugikortasuna gauzatu.
- STT mugikortasunen kasuan ez da beharrezkoa harrera erakundeak EUC delakoa izatea /Erasmus Unibertsitate-Gutuna). Nahikoa litzateke harrera erakundea (unibertsitatea zein empresa) hautagarria izatea.
- Parte hartzaileek herrialde parte-hartzaileko herritartasuna eduki beharko dute, eta hirugarren herrialde batekoa balitz mugikortasun-egonaldia egiten duen bitartean Espainian bizitzeko baimena duela ziurtatu beharko du.
- Onuradunek UPV/EHUren edo enpresa hautagarri baten nominan egon behar dute.
- OSO GARRANTZITSUA: Jatorri eta harrera erakundeek, pertsonalak egonaldiaren aurretik aurkeztutako lan programa (II.Eranskina) onartu behar dute.
- Zentroaren arduradunari edo zerbitzuko buruari mugikortasuna egingo dela jakinarazi beharko zaio eta horrez gain arduradunak edo zerbitzuko buruak mugikortasun horren aldeko txostena eman beharko dio interesatuari.
- Onuradunek kudeatu eta eduki beharko dute kasu horietarako eskatu ohi den mugikortasun baimena.
- Sinatutako hitzarmenaren bidez, eskatzailearen sail edo zentroak hitz ematen du xede unibertsitateko pertsonalari harrera egingo diola, pertsonal horrek interesa izanez gero betiere.
FINANTZAKETA
Laguntzen zenbatekoa irakaskuntza amaitzean ordainduko da, behin 4. atalean ("mugikortasuna onartu ostean aurkeztu beharreko dokumentazioa") zehaztutako dokumentuak eta eranskinak aurkeztuta.
Diru-laguntzak ez dira aurreratuko.
1) FINANTZAKETA EUROPAR BATZORDEKO DIRUAREKIN (OAPEE)
OAPEEk 2013ko ekainaren amaiera aldera jakinaraziko du ekimen hauek zenbat dirurekin eta zein irizpiderekin finantzatuko dtuen. Ideia bat izateko esan 2012-13 ikasturtean irakaskuntza helburua izan duten mugikortasunek eguneko 120 euroko ditru-laguntza komunitarioa jaso zutela eta finantzatutako gehieneko iraupena 5 egunekoa izan zela.
Eskaera egiterako unean, bidaia-agentziak enpresa esleipenduna izan beharko du nahitaez*. 2009ko irailaren 7tik Eroski bidaiak-Travel Air eta Viajes Ecuador dira.
EROSKI BIDAIAK - TRAVEL AIR
-
Bizkaiko Campusa: Travel Air Bilbao 94 4597172
Avda. Zumalakarregi, 52 , 48006 Bilbao
E-mail: v0200@eroski.es -
Gipuzkoako Campusa: Travel Air Donosti 902 118513
Pedro Egaña, 8, 20006 Donostia
E-mail: v0229@eroski.es -
Arabako Campusa: Travel Air Gasteiz 945 200584
Barcelona, 14-local 12 , 01010 Vitoria-Gasteiz
E-mail: v0329@eroski.es
VIAJES ECUADOR
-
Bizkaiko Campusa: 902 102197 / 94 4421045 (Faxa: 94 4414837)
Gran Vía 81, 2º plt- 48011 Bilbao
E-mail: bizkaiaempresas@viajesecuador.net -
Gipuzkoako Campusa: 943 424999 (Faxa: 943 430532)
Zubieta, 1-20007 Donostia
E-mail: donostiaz@viajesecuador.net -
Arabako Campusa: 945 132144 (Faxa: 945 134357)
Avda. Gasteiz, 34-01008 Gasteiz
E-mail: alavaempresas@viajesecuador.net
Informazio gehiagorako Zerbitzu Orokorreko web orrian kontsultatu.
* Halere, bidaia esleipenduna ez den beste agentzia batekin kontratatu ahal izango da, baina bakar-bakarrik esleipendunak ezin badu irakaslegoak aurkezten duen agentziaren aurrekontua berdindu edo merkeago bat proposatu. Kasu honetan, irakasleak aurrekontu biak aurkeztu beharko ditu eta horrekin batera esleipendun agentziaren jakinarazpena (non ziurtatzen duen ezin duela eskaintza berdindu edo merkeagoa proposatu.
2) GRADUONDOKO IKASKETEN ETA NAZIOARTEKO HARREMANEN ARLOKO ERREKTOREORDETZAREN FINANTZAKETA
UPV/EHUko Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak 33.000 euroko aurrekontua du 2013/14ko deialdian egingo diren 100 mugikortasun (STA+STT mugikortasunak) finantzatzeko (STA= irakaskuntza helburua dutenak , STT prestakuntza helburua dutenak). Beraz, 330 eurorekin finantzatuko du aipatu egonaldi bakoitza, beti ere diru-laguntza osagarria beharrezkoa den kasuetan.
Laguntza hori mugikortasunaren onuradunak egindako gastuak estaltzeko erabiliko da, behin aurreko atalean azaldutako komunitate-laguntza agortu ostean. Adibidea:
Mugikortasunean egindako gastua 880 eurokoa izan baldin bada Europar batzordearen laguntzaren likidazioan 600 euro jarriko dira eta 280 euro errektoreordetzakoan. Gogoratu errektoreordetzak gehienez 330 euro finantzatuko dituela. Ikusi adibidea (xls, 42 Kb).
Nazioarteko Hedakuntzarako errektoreordetzak emandako diru-laguntza hau ez dute kobratuko 2012-13 ikasturtean, onuradunak izan arren, mugikortasuna egin ez zuten UPV/EHUko langileek. Horiek mugikortasuna ez egiteaz gain, ez zioten erantzun nazioarteko harremanetarako bulegotik egoera azaltzeko eskatuz bidalitako komunikazioari.
MEDIKU-ASEGURUA
Mugikortasun honetan parte hartzen dutenek mediku aseguru bat eduki beharko dute, Europako Batasunaz kanpoko herrialdeetan egingo dituzten egonaldietarako. Nolanahi ere, irakasle guztiei UPV/EHUren "Cum Laude" asegurua edukitzea komeni zaie (informazioa: http://www.contratacion.ehu.es).
BAJAK edo ALDAKETAK
Edozein aldaketa berehala jakinarazi beharko zaio Cristina Carcedori posta elektronikoz (cristina.carcedo@ehu.es), batik bat egonaldi egunetan aldaketaren bat egonez gero edo programan bajaren bat izanez gero.
INFORMAZIO GEHIAGO
Kontsulta ezazu Europako Hezkuntza Programen Organismo Autonomoaren web orria: http://www.oapee.es
Web orri horren edukia bere egilearen ardura da eta Europako Batzordeak ez du inolako erantzukizunik informazio horren edozein erabilerarengatik.
Webgune honen edukien ardura bere egilearena da, eta Europako Batzordeak ez du informazio horren gaineko inolako erantzukizunik.