CONVOCATORIA_PAP-ERASMUS-AZP_2014-2015_Solicitud

Prestakuntza-helburua duen PAP-ERASMUS mugikortasun-programa (2014/15 ikasturtea)

Irakasle ez den administrazio langileen mugikortasuna (2014/15) eskatzeko prozedura

OSO GARRANTZITSUA

Kontutan hartuta UPV/EHUko irakaskuntza pertsonalak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak irakaskuntza eta prestakuntza helburuekin azken ekitaldietan egin duten mugikortasun kopurua eta, eskari horien finantzatzeko OAPEEren bidez Europar Batasunak emandako ekonomi zuzkidura ikusita, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordetzak 119 plaza eskatuko dizkio Europar Batzordeak Europar Hezkuntzarako Programaren Erakunde Autonomoari (OAPEE) 2014-15 ikasturterako.

Eskariak sarrera eta irteera ordenaren arabera gestionatuko dira. Eskariak erregistro datan aurkeztutzat joko dira baldin eta data horretan eskaturiko dokumentazio osoaz aurkeztu badira.  Dokumenturen bat faltan lituzketenei aurkeztu den azken dokumentuaren sarrera data emango zaie.

Ahalik eta UPV/EHUko langile gehienen parte hartzea bermatu eta ziurtatzeko, ekintza honekiko interesatuek gehienez mugikortasun bat eskatu ahal izango dute 2014/15 akademi ikasturte honetan.

Eskatutako betebehar guztiak beteta lituzketen lehendabiziko 119 eskariak jaso ondoren, aurkezteko epea amaitu bitartean jasoko direnak itxaron zerrenda osatuko dute, sarrera dataren arabera ordenatua.

Zerrenda honetan diren eskariak plaza lortzen joango dira hasierako ematean izandako 119 eskarietan ukoak jazo ahala.

Eskariak aurkeztuko ahal dira Administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura bateratuaren azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38.4. eta 5. artikuluan adierazitako beste edozein leku eta modutan. Gestioa errazte aldera, dokumentazioa aldez aurretik igorri ahal izango zaio eskaneaturik Idoia Ortiz de Landaluceri (agreements.international@ehu.es). Hala ere, aurkezpen data izango da eskariak agertutako sarrera zigiluak erakutsitako.

 

Eskaria formalizatzeko eman beharreko dokumentazioa:

  1. Eskari inprimakia (doc, 145 Kb) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38.4. eta 5. artikuluan ezarrita dauzkan edozein bidetan aurkeztu ahal izango direnak, 2014ko apirilaren 11 baino lehen.

    Idoia Ortiz de Landaluce
    Nazioarteko Hedakuntzaren arloko errektoreordetza
    Ignacio María Barriola ikasgelategia
    Elhuyar plaza 1
    20018 Donostia
  2. Eskaria onartzeko txostena, interesatuari dagokion languneari dagokion ikastegiko edo zerbitzuko arduradunak egina. Ez da aintzat hartuko agiri hori gabe aurkeztutako eskaririk.
  3. Gonbidapen eskutitz originala. Helburuko unibertsitateak mugikortasuna onartuz emandako ziurtatze dokumentua (jatorrizkoa ezin bada aurkeztu eskaria egiterakoan, baliozkoa izango da posta elektronikoaz edo faxaz jasotako gutuna). 

Eskaria egiterakoan jatorrizko gonbidapen gutuna barik honen kopia aurkeztu bada, jatorrizkoa ahalik eta lasterren eman beharko da. Ez da ezelako aldaketarik onartuko helburuko tokiaren inguruan.

Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren mugikortasunerako Erasmus akordio hauek urtebeteko balioa besterik ez dute izango eta, hortaz, urtero eskatu beharko dira guztiak. Helburuko unibertsitatearekin mugikortasuna mota hauetarako bitariko akordiorik ezean, eskaria aurkezten denean Nazioarteko Harremanetarako bulegoak tramitatuko du.