PRAKTIKAK ERASMUS+ EPEZ

EPEZ

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Erasmus+ programan, tituludun berriek Europako enpresetan praktikak egiteko EPEZ programa dauka.

EHUk tituludunen laneratzeko aukerak hobetzen laguntzeko gogoa du eta hortik, hain zuzen, sortu da programa hau, tituludunek  lan munduari berme handiagoz aurre egin ahal izateko gaitasunak izan ditzaten. Halaber, belaunaldi libre eta beste kultura edo gizarte batzuen aurrean begirunetsuak sortzeko nazioarteko mugikortasunak duen garrantziaz ohartzeko balio du. Beste alde batetik, programak mugikortasunari bultzada sendoa ematea eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera desberdintasuna murriztea ere badu helburu.