EPEZ 2025/2026 bekak (Erasmus+ Internships for Graduates)
DEIALDIA
EPE BERRIA: Deialdia irekia egongo da 2025eko irailaren 28ra arte
Ebazpenaren aldaketa: eskaera aurkezteko epea irailaren 28ra arte luzatzen da.
Ebazpen honen xedea da EPEZ XX programaren 2025/2026 edizioaren oinarriak eta deialdia argitaratzea, 2024/2025 ikasturtean UPV/EHUn titulua lortzen duten ikasleei zuzenduta, Erasmus+ programaren esparruan Europar Batasunean kokatutako enpresetan praktikak egiteko, haien gaitasun profesionalak hobetzeko, enplegagarritasuna errazteko eta, azken batean, prestakuntza beste kultura-ingurune batean osatzeko.
Beken ezaugarriak:
- Beka kopurua: 40 beka
- Laguntza Ekonomikoa: laguntza ekonomikoen dokumentua
- Jarduera: enpresetan praktikak egitea, profil bakoitzerako lan-plan pertsonalizatuarekin. Enpresak hautatutako bakoitzaren profilaren eta interesaren arabera bilatuko dira.
- Helmugak: EBko herrialdeak, hala nola Irlanda,Italia, Malta, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika...
- Hartzaileak: UPV/EHUko gradu edo master ofizialeko ikasleak beren azken urtean, 2024/2025 ikasturtean, titulua 2025ko ekaina eta urria bitartean lortu beharko dutenak.
- Hasiera datak: 2026eko otsaila gutxi gorabehera
- Iraupena: Praktikek 3 hilabeteko iraupena izango dute.
DOKUMENTU GARRANTZITSUAK (irakurri behar dira)
- EPEZ XX PROGRAMAREN DEIALDIA (PDF)
- OHIKO GALDERAK (PDF)
- BEHIN-BEHINEKO EGUTEGIA (PDF)
BALDINTZAK
Eskatzaileek eskabidea egiteko unean, zerrendatzen diren baldintzak bete beharko dituzte:
- Oro har, Europar Batasuneko herrialde bateko nazionalitatea izan beharko dute, edo bizi diren herrialdeak errefuxiatu, aberrigabe, egoiliar iraunkor, aldi baterako egoiliar gisa aitortuak izan beharko dute, mugikortasuna gauzatu bitartean bizileku-baimena indarrean dutela, legeria nazionalaren arabera.
- Karrerako azken urtean edo master ofizialetako batean matrikulatuta egotea.
- Erasmus+ programan matrikulatuta dagoen zikloan 9 hilabete baino gehiagoz parte hartu ez izana (Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzan dauden datuak hartuko dira erreferentziatzat), kreditu-kopuruagatik 24 hilabeteko mugikortasuna ahalbidetzen duten titulazioak izan ezik.
- Ahozko adierazpen-gaitasuna izatea, helmugako herrialdeko hizkuntza ofizialean edo, bestela, ingelesez.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
Hautatutako pertsonen betekizunak
- Hautatutako pertsonek UPV/EHUko unibertsitate-titulu ofizial bat izan beharko dute, edo, bestela, 2024/2025 ikasturtean lortutako lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo master ofizial bat egiteko eskubideak ordaindu beharko dituzte, ekainean eta urrian, praktika egiten hasi aurretik.
- Ikasketak amaitu eta hurrengo urtean egin behar da mugikortasuna, eta 2026eko otsailean hasi behar da, gutxi gorabehera.
- Praktikek 3 hilabeteko iraupena dute.
IZENA EMATEKO PROZEDURA
Eskabideak aurkezteko epea 2025ko irailaren 28an amaituko da. Izena behar bezala emateko informazio guztia DEIALDIA dokumentuan aurki daiteke. Hona hemen laburpena:
Programan izena emateko urratsak:
- Programan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute (ikus DOKUMENTAZIOA puntua), link honetan eskuragarri dagoen online eskabide-formularioan:
IZENA EMATEKO ONLINE FORMULARIOA (esteka)
- Inprimakia bete eta eskabidea bidali ondoren, eskatzaileak gordekina jasoko du adierazi duen helbide elektronikoan.
- Posta elektroniko hori jaso ondoren, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzara bidali beharko da, UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bidez,
- Inprimakia online bete duten baina eskabidea erregistratu ez duten pertsonek aurreko puntuetan adierazitako bideetatik, EZ AURKEZTUTZAT JOKO dira, eta programatik kanpo geratuko dira.
BIDALI BEHARREKO INFORMAZIOA
Izen-ematea behar bezala egiteko informazio zehatza Deialdia dokumentuan aurki daiteke.
Web-formularioaren bidez, honako dokumentazio hau erantsi beharko da:
- NAN, AIZ edo pasaportearen kopia.
- Erasmus+ programan UPV/EHU ez den beste unibertsitate baten bidez parte hartu badu, sailak horretarako emandako "egonaldi-ziurtagiriaren" kopia bat bidali behar da. UPV/EHUren bidez Erasmus+ mugikortasuna egin duten pertsonek ez dute ziurtagiri hori erantsi beharko.
- Hizkuntzen titulu ofizialen kopia (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, MCERL).
EPE BERRIA: Eskabideak aurkezteko epea 2025ko irailaren 28an bukatuko da.
KONTAKTUA
Informazio gehiago lortzeko:
- Email: od.international@ehu.eus
EBAZPENAK
Prozesuan zehar, behin-behineko eta behin betiko hainbat ebazpen argitaratuko dira (izena eman dutenenak, elkarrizketetara deitzekoak, azken hautaketakoak...).
- BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
- Izena ondo eman dutenen behin-behineko zerrenda
- Baztertuen eta eskaera zuzendu behar dutenen zerrenda
Alegazioak egiteko epea: 2025/10/01etik 2025/10/14ra
2. BEHIN BETIKO ZERRENDA
Behin betiko Ebazpena: Ebazpena, 2025ko urriaren 22koa, Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzarena.
Eranskina I: Izena ondo eman dutenen behin betiko zerrenda
Eranskina II: Baztertuen behin betiko zerrenda
3. HAUTAPEN PROZESUA: Behin-behineko hautatuen eta baztertuen zerrendak.
- Behin-behineko ebazpena: Ebazpena, 2025eko azaroaren 26koa, Transferentzia eta Nazioartekotze arloko Errektoreordetzarena.
- Eranskina I: Hautatuen behin-behineko zerrenda
- Eranskina II: Baztertuen behin-behineko zerrenda
- Behin betiko ebazpena: Ebazpena, 2025eko abenduaren 12koa, Transferentzia eta Nazioartekotze arloko Errektoreordetzarena.
- Eranskina I: Hautatuen behin betiko zerrenda
- Eranskina II: Baztertuen behin betiko zerrenda