Udazkeneko kultur programa
International Welcome Centrek 2025eko udazkenean Euskal Herria hobeto ezagutzeko kultur programa hau dakar: doako jarduerak hirian eta hiritik kanpo, paisaian, kulturan eta lurraldeko ondarean barneratzeko zure ikaskideekin batera!
11/22: EMAN IZENA GIPUZKOAKO JARDUERAN HEMEN
11/26: DONOSTIAKO JARDUERARAKO DATA BERRIA. EMAN IZENA HEMEN.
**Kontuan hartu:
Plazak mugatuak izango dira. Edozein ikaslek eman ahal izango du izena edozein jardueratan; hala ere, lehentasuna izango dute probintzia bakoitzean dagokion campuseko truke eta nazioarteko ikasleek.
Izena emateko epea jarduera bakoitza baino astebete lehenago amaituko da. Ikasleek email bat jasoko dute haien plaza konfirmatzeko eta informazio gehigarria eskaintzeko.
Jarduerak ingelesez eta gaztelaniaz egingo dira.
Unibertsitateak autobusezko garraioa eskainiko du hiritik kanpoko jardueretarako. Autobusa Bilbotik irtengo da Bizkaiko jarduerarako, Gasteiztik Arabako jarduerarako eta Donostiatik Gipuzkoako jarduerarako.
Autobusaren irteera lekua eta ordua aurrerago zehaztuko dira.