USAC 2023-2024

USAC 2022

USAC 2022

USAC 2022: ITXITA
OHARRA: 2022ko deialdian, 2020ko Ezohiko Ebazpenari buruzko ohar bat sartu da (5. puntuan. Hautatzeko IRIZPIDEAK), pandemiaren ondorioz mugikortasuna egin ezin izan zuten USAC 2020 deialdiko hautatuek izango duten lehentasunari dagokionez.

BIDAIAREN KUDEAKETARI BURUZKO INFORMAZIOA: Errektoreordetzak kudeatzen dituen diruz lagundutako deialdi eta mugikortasun-ekintza guztietan, baldin eta bidaia-kontratazioa zuzenean onuradunek egiten badute, EZ DA BEHARREZKOA unibertsitatearekin hitzartutako hiru bidaia agentziatan aurrekontua eskatzea, nahiz eta hori izan jarraibidea errektoreordetzak gastu zehatzen kontura kontratazio zuzena egiten duenean. Horrela, bada, mugikortasun programa baterako banakako diru laguntza eskuratzen dutenek, baldin eta ekintza horren ordainketa gastuen itzulketa gisa jasotzen bada, nahi duten bidaia agentzia erabili ahal izango dute.

Gogoan izan: nahitaezkoa da, guztientzat, bidaiako laguntza asegurua kontratatzea deialdi edo ekintza bakoitzean zehaztutako baldintzetan

Online-inprimakia bidali ondoren "La información del formulario fue enviada con éxito" mezua ateratzen ez bada, bidali eskatutako informazio guztia, dokumentazioarekin batera, helbide elektroniko honetara:    od.international@ehu.eus

“FÉLIX MENCHACATORRE” MIKROKONTAKIZUNEN LEHIAKETA USAC 2022