edIKDit-18-14

Matematikan Komunikazioa areagotzeko irakasle-taldea (CM)

edIKDit-18-14

Irudia

Irakaskuntza talde honen partaideak ZTF-FCTko Matematika ataleko kideak gara. Matematikako Graduko lau mailetan eta hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelera eta ingelesa) ematen ditugu gure klaseak. Bestalde  Gradu Amaierako Lanen zuzendaritzan zein ebaluazioan parte hartzen dugu ere bai.

Gradua ezarri zenetik, gaitasun espezifikoak eta zeharkako gaitasunei lotutako aspektuak eta metodologia aktiboak landu ditugu. Horretarako, hainbat prestakuntza ikastaroetan parte hartu dugu (UIPRE), nazional zein nazioarteko kongresuetan komunikazioak aurkeztu ditugu, Berrikuntza Hezkuntzako lanak argitaratu ditugu eta taldekideek egindako irakaskuntza-materiala ere badugu.

Gure ekintza lerroaren asmoa ikasleekin lana indartzea da, Matematikan ahozko eta idatzizko komunikazioaren zeharkako gaitasunak lortzeko, lehen mailan hasita Gradu Amaierako lanera arte, helburuak eta etapa bakoitzak eskatzen duen zailtasunera egokituz.

Taldeko kideak

  • Osane Oruetxebarria Fernández de la Peña (Koordinatzailea)
  • Miren Agurtzane Amparan Larrabaster
  • María Asunción Garcia Sanchez
  • Silvia Marcaida Bengoechea
  • Judith Rivas Ulloa
  • Ana María Valle Martín

Akreditazioa lortutako urtea: 2018

Berritze urtea: 2023