“Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” proiektuak nazioarteko sare hauen partaide da:
Ebaluazio Azpiglobalen Sarea edo Sub-Global Assessment Network (SGA)
SGA sareak eskualdeko, azpieskualdeko, herrialdeko eta azpiherrialdeko esparruetan milurtekoko ekosistemen ebaluazioan parte hartzen duten profesionalentzako (pertsonak eta erakundeak) plataforma bat sortzeko jarduten du. Helburu hau du: ebaluazioak egiteko eta erabiltzeko ahalmenean hobekuntzak sustatzea eta ahalbidetzea. |
|
The Ecoystem Services Partnership (ESP) ESP erakundea sare-erakunde bat da. Sare horretan, hainbat ikertzailek jarduten dute, eta GKE-ekin, ingurumen-agentziekin, hezitzaileekin, politikak adierazten dituztenekin, politikariekin eta, oro har, publikoarekin lanean ari dira, “ekosistemen zerbitzuak” kontzeptua hobeto ulertzen eta aplikatzen laguntzeko. Helburu hau dute: ekosistemen zerbitzuak kudeatzeko jardunbide hobeak ezartzea, eta gure natura-kapitala kontserbatzea eta hobetzea. Gaur egun, 50 erakunde eta 200 pertsona baino gehiago dira ESP erakundearen kideak. |
|
Zerbitzuei eta Biodibertsitateari buruzko Gobernu Arteko Plataforma (IPBES) IPBESek plataforma gisa jarduten du komunitate zientifikoaren eta politikak adierazteko ardura dutenen artean, eta helburu hau du: ahalmena sortzea eta politikak egitean zientzia kontuan hartzen dela eta gehiago erabiltzen dela lortzea. Erakunde eta ekimen askok egiten dituzte beren ekarpenak dibertsitate biologikoari eta ekosistemen zerbitzuei buruzko interfaze zientifiko-normatibo honetan. |