Erromeriaren kontzeptua euskal kulturarako berreskuratzerik, bai? Erantzuna Bandtzaldian

‘BANDtzaldia’ espektakulu berrian,  AIKO Taldeak Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin jotzen ditu dantzan egiteko moduko melodiak.

AIKO Taldearen apostua, bandekin batera eta herritarren partaidetzarekin batera erromeriak berreskuratzea da, euskal kulturaren sustraian baitago jende artean sozializatzeko modu hau.

#Bandtzaldia, Bilbon (2016), Azkuna Zentroan

#Bandtzaldia, Bilbon (2016), Azkuna Zentroan

2016.eko udan Bizkaian estrenatu zen lehenengo aldiz erromeria musika programa hau Bilboko Musika Bandarekin Azkuna Zentroan eta Gipuzkoan Errenteriako Niessen Kulturgunean, arrakasta handiz.

2017an eta uda honetatik aurrera, Portugaletek, Iruñeak, Gasteizek, Eibarrek, Barakaldok, Irunek, Estellak edota Zarautzek , AIKO Taldeko musikariekin eta honen dantza maisuekin horrelako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, ‘BANDtzaldian’, arratsaldeetan, iluntzeko zortzietatik aurrera.

EKAINEAN

Ekainaren 10ean- Portugaleten BANDtzaldia Portugaleteko Udal Musika Banda + AIKO Taldea

Ekainaren 16an- Iruñean (Plaza de los Burgos) BANDtzaldia La Pamplonesa + AIKO Taldea

Ekainaren 23an- Gasteizen BANDtzaldia Gasteizko Udal Musika Banda + AIKO Taldea

Ekainaren 25ean- Eibarren BANDtzaldia Eibarko Musika Banda + AIKO Taldea

 

UZTAILEAN

Uztailaren 15ean: Barakaldon, Barakaldoko Udal Musika Banda

Uztailaren 29an: Lizarran, Estella-Lizarrako Musika Banda

 

ABUZTUAN

Irunen, Irungo Musika Banda

 

IRAILEAN

Irailaren 2an, Zarautzen, Zarautzko Musika Banda.

Informazio gehiago: www.facebook.com/BANDtzaldia

#BANDtzaldia

www.aikotaldea.eus

Musika konpositorea: Sabin Bikandi

Musikaren banda-konponketak: Joserra Gutiérrez

Erromeriarako musika programa:

01 Los hermanos anaiak (pasodoblea)

02 La veloz sangüesina (jota)

03 La roncalesa (porrua)

04 Ane’s waltz (balsa)

05 Villamandos (txotisa)

06 Zazpikoak (jauzia)

07 Baigorriarrak (jauzia)

08 Karrikiri (foxa)

09 Laborda (polka)

10 Duguna (ingurutxoa)

11 Rancho corto (ranchera)

12 Ikusi Nuanian (boleroa)

13 Bizkarret (gabota)

14 Bildaldia I (mazurka)

15 Anso (habanera)

16 Gabantxo (pasodoblea)

17 Mikelin (balsa)

18 Tafernaberry (jauzia)

19 Migerlea (tangoa)

20 Manexak (bralea)

21 Bikaña (jota)

22 Bikaña (porrua)

`BANDtzaldia´-ren estreinaldia Iruñean, Ekainaren 16an :

Iruñean aukeratutako programan Sabin Bikandik konposatutako hogei lan baino gehiago aurki ditzakegu. “La Pamplonesa”ren musikaren batera, bertaratzen den jendeak pasodobleak, jotak, jauziak, ‘chotis’ak, polka edota ingurutxoak dantzatzen parte har dezake, besteak beste. Musika entzuten den bitartean, dantza irakasleak plazan arituko dira dantzatzen, jaia alaitzen, publikoaren parte hartzea bilatzen… AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik; beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.

“La Pamplonesa” banda + AIKO TALDEA

Eguna: Ekainaren 16-an

Ordua: 20:00etan

Lekua: Plaza de Los Burgos

AIKO Taldea musikariak: Sabin Bikandi (txistu eta tanborila), Álvaro García (kitarra), Txus Aranburu (trikitixa), Amaiur Cajaraville (kontrabajoa)

AIKO Taldea dantza maisuak: Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga e Irune Arrizubieta.

<BBK Fundazioaren laguntzaz buruturiko espektakulua>

 

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>