Udazkeneko eta Udaberriko euskal hizkuntza eta kultura ikastaroak (presentziala/online)
Ikastaro honen helburua ez da soilik gure hizkuntza, euskara, ikasten hastea, baita gure kultura ezagutzea ere, eskola presentzialen eta ikasgelatik kanpo egingo diren jardueren bidez. Gure artean zaudeten bitartean, eguneroko ekintzetan euskaraz komunikatzeko aukera izan dezazuen nahi dugu, eta, aldi berean, datozen hilabeteetan zuen etxea izango den herrialde honen ohituretan, gastronomian, kulturan eta mitologian sakontzea.
Informazio orokorra
Ikastaroen datak:
-
Udazkeneko ikastaro presentziala: 2023ko irailaren 12tik abenduaren 21era > Ikastaro itxita
-
Udazkeneko ikastaro online: 2023ko irailaren 12tik abenduaren 21era (30 plazako taldea espainola ez dakiten ikasleentzat bakarrik) > Ikastaro itxita
-
Udaberriko ikastaroa: 2024ko urtarrilaren 23tik maiatzaren 9ra > Ikastaro itxita
-
Udaberriko ikastaro online: 2024ko urtarrilaren 23tik maiatzaren 9ra (30 plazako taldea 1. lauhilabeteko ikastaroaren jarraipena) > Ikastaro itxita
Ordutegia:
Astearte eta ostegunetan, 13:30etik 15:30era.
Mailak:
Ikastaro presentzialak: oinarrizko maila
Ikastaro online: lehen lauhilabeteko ikastaroaren jarraipena
Ikastaroko ikaspostuak matrikula-ordenaren arabera emango dira, eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke-programetako ikasleek lehentasuna izango dute beti.
Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.
Udaberriko euskal hizkuntza eta kultura ikastaroaren egutegia
-
Ikastaroaren hasiera ofiziala: 2024ko urtarrilaren 23a
-
Eskaeren onarpenaren azken eguna (eskaera orria online): otsailaren 7a, 23:59etan
-
Eskoletara sartzeko azken eguna (matrikulatutako ikasleak bakarrik): otsailaren 8a, 13:30etan
-
Ikastaroko matrikula osatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko azken eguna, beharrezkoa baldin bada (ikus baldintzak behean): otsailaren 16a
Hasteko data ofizialaren ondoren (urtarrilaren 23a) ikastaroetara sartzen diren ikasleek beren kabuz eguneratu beharko dituzte klasean emandako gaiak.
Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak:
- Eskaera online egiteko inprimakia > Onarpen itxita
Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, UPV/EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (egonaldi datak jaso behar ditu).
Ikasle hauek doain parte hartu ahal izango dute ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero eta ordainketarik egin aurretik, mesedez, idatzi mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.
Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak UPV/EHUn:
- Eskaera online egiteko imprimakia > Onarpen itxita
- UPV/EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa onartu izanaren egiaztagiria (egonaldi datak jaso behar ditu).
- Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 180 euro.
Banku kontua: Kutxabank ES97 2095 0292 99 3239003884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.
Gogoratu nahi dugu matrikula betetzeko, hau da, eskaera orriaz aparte beharrezkoak izan daitezkeen dokumentoak ikastaroen bulegora bidaltzeko azken eguna, otsailaren 16a izango dela.
Ikastaro presentzialak emateko tokia (2. lauhilekoa)
Arabako Campusa (Vitoria-Gasteiz)
Elurreta eraikina. Nieves Cano kalea, 33
Eraikinaren kokapena
Gela: 106 (1. solairua)
Bizkaiako Campusa (Bilbo eta Leioako ikasleak)
Leioako Campuseko Hezkuntza Fakultatea. Barrio Sarriena, s/n (Leioa)
Eraikinaren kokapena Leioako Campusean
Gela: 1S02G (1. solairua, gela 2)
Gipuzkoako Campusa (Donostia/San Sebastián)
Elbira Zipitria Zentroa. Ondarreta pasalekua, 18
Eraikinaren kokapena
Gela: 0.01. Urtarrilaren 25ean, klasea 0.06 gelan emango da.
1. lauhilabeteko ikastaroa gainditu duten ikasleentzako ikastaroa online
Matrikulatutako ikasleei mezu elektronikoren bidez ikastaroaren plataforman sartzeko esteka bat bidaliko zaie.
Gogoratzen dizuegu ikastaroak online direnean, guztiz debekatuta dagoela beste ikasleei ikastaroen estekak ematea edo pasatzea ikastaroen bulegoaren onarpena eduki gabe.
Programa
Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.
Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia
Dokumentuak: