CURSOS-EUSKERA-OTOÑO-PRIMAVERA

Udazkeneko eta Udaberriko Euskara ikastaroak (presentziala/online)

Ikastaro honen helburua ez da soilik gure hizkuntza, euskara, ikasten hastea, baita gure kultura ezagutzea ere, eskola presentzialen eta ikasgelatik kanpo egingo diren jardueren bidez. Gure artean zaudeten bitartean, eguneroko ekintzetan euskaraz komunikatzeko aukera izan dezazuen nahi dugu, eta, aldi berean, datozen hilabeteetan zuen etxea izango den herrialde honen ohituretan, gastronomian, kulturan eta mitologian sakontzea.

Informazio orokorra

Ikastaroen datak:

  • Udazkeneko ikastaro presentzialak: 2025eko irailaren 9tik abenduaren 18ra > Matrikula itxita.

  • Udazkeneko ikastaro online: 2025eko irailaren 9tik abenduaren 18ra (30 plazako taldea espainola ez dakiten ikasleentzat bakarrik) > Matrikula itxita.

  • Udaberriko ikastaro presentzialak: 2026ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 14ra > Matrikula irekita.

  • Udaberriko ikastaro online: 2026ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 14ra (30 plazako taldea espainola ez dakiten ikasleentzat bakarrik) > Matrikula irekita.

Ordutegia: 

Astearte eta ostegunetan, 13:30etik 15:30era.

Zenbatekoa:

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak eta ENLIGHT Europako Unibertsitateko ikasleak: Doain.

Bestelako EHUn matrikulatutako ikasleak: 180 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).

Maila:

Ikastaro presentzialak eta online: oinarrizko maila

Ikastaroko ikaspostuak matrikula-ordenaren arabera emango dira, eta Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke-programetako ikasleek lehentasuna izango dute beti.

Oharra: lehen lauhilekoan euskara-ikastaroan parte hartu eta gainditu duten ikasleek ezin izango dute bigarren lauhilekoan parte hartu, ez baitago goragoko mailarik (lauhileko bakoitzean oinarrizko mailako talde bakarra eskaintzen da).

Ikastaroetako idazkaritzaren oniritzirik gabe edo matrikulatuta izan gabe, ikastaro batean parte hartzen duten ikasleak, ez dira ikasle ofizialtzat hartuko eta, beraz, ez dute parte hartzeagatik ziurtagiririk edo krediturik jasoko.

Ikasleen ardura da behar bezala matrikulatuta daudela ziurtatzea.

Gure ikastaroetan matrikula egin aurretik, ikasleei arautegia berrikustea gomendatzen diegu.

Udaberriko euskara ikastaroaren egutegia

  • Ikastaroaren hasiera ofiziala (klaseak): urtarrilaren 27

  • Eskaeren onarpenaren azken eguna (eskaera orria online): otsailaren 11, 23:59etan

  • Eskoletara sartzeko azken eguna (matrikulatutako eta ikastaroen idazkaritzako baimena duten ikasleak bakarrik): otsailaren 17, 13:30etan

  • Ikastaroko matrikula osatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko azken eguna, beharrezkoa baldin bada (ikus baldintzak behean): otsailaren 22a (behin-behineko data)

Hasteko data ofizialaren ondoren (urtarrilak 27) ikastaroetara sartzen diren ikasleek beren kabuz eguneratu beharko dituzte klasean emandako gaiak.

Matrikula epe barruan bete eta ikastaroen idazkaritzako baimena duten ikasleek bakarrik izango dute ikastaroan parte hartzeko baimena.

Matrikulatzeko behar den dokumentazioa:

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleak:

Ikasleak ez badute GAURen online erregistroa bete, 2025-2026 ikasturtean EHUn trukeko ikasle gisa onartu izanaren egiaztagiria eskatuko zaie (zentru eta egonaldi datak jaso beharko ditu).

Ikasle hauek doain parte hartu ahal izango dute ikastaroetan. Zalantzarik izanez gero, eta ordainketarik egin aurretik, mesedez, idatzi mezu elektroniko bat cursosidiomas@ehu.eus helbidera.

 

Graduondoko programetan matrikulatutako nazioarteko ikasleak, ikertzaileak eta/edo irakasle bisitariak EHUn:

  • Eskaera online egiteko imprimakia > Matrikula irekita.
  • 2025-2026 ikasturtean EHUn ikasle, ikertzaile edo irakasle bisitari gisa onartu izanaren egiaztagiria edo matrikula (zentru eta egonaldi datak jaso behar ditu).
  • Matrikula kuota ordaindu izanaren bankuko egiaztagiria: 180 euro (Ez ordaindu matrikula zenbatekoa ikastaroan plaza konfirmatuta izan arte).

Banku kontua: Kutxabank ES03 2095 4408 5932 3900 3884 (adierazi ikaslearen izen-abizenak).

 

Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako eta/edo Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak kudeatutako truke programetako ikasleek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaroen idazkaritzak beretzat gordetzen du beste programetako ikasleei, plaza libreak izanez gero, ikaspostuak emateko eskubidea.

Gogoratu nahi dugu matrikula betetzeko, hau da, eskaera orriaz aparte beharrezkoak izan daitezkeen dokumentoak ikastaroen bulegora bidaltzeko azken eguna, otsailaren 22a izango dela (behin-behineko data). Ikastaroen idazkaritzatik mezu elektroniko bat bidaliko zaio ikasle bakoitzari, beharrezkoa izanez gero, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta entregatzeko epea adierazita.

Ikastaroetan behar bezala matrikulatu ez diren eta, beraz, irakasleen zerrenda ofizialetan agertzen ez diren ikasleak, ezin izango dira eskoletara sartu eta ez dute ikastaro honengatik inolako kreditu edo kalifikaziorik jasoko.

Ikasleen ardura da behar bezala matrikulatuta daudela ziurtatzea.

Ikastaro presentzialak emateko tokia (2. lauhilekoa)

Arabako Campusa (Vitoria-Gasteiz)

Elurreta eraikina. Nieves Cano kalea, 33
Eraikinaren kokapena
Gela: 207 (2. solairua)

 

Bizkaiako Campusa (Bilbo eta Leioako ikasleak)

Leioako Campuseko Hezkuntza Fakultatea. Barrio Sarriena, s/n (Leioa)
Eraikinaren kokapena Leioako Campusean

Gela: 1S10G (lehen solairua, gela 10)

 

Gipuzkoako Campusa (Donostia/San Sebastián)

Carlos Santamaría Zentroa. Elhuyar plaza, 2
Eraikinaren kokapena
Gela: 7 

 

Espainola ez dakiten ikasleentzako ikastaroa online

Matrikulatutako ikasleei mezu elektronikoren bidez ikastaroaren plataforman sartzeko esteka bat bidaliko zaie.

Garrantzitsua:

  • Ikasleek online ikastaroetan parte hartzeko, ordenagailuko kamera piztuta eduki beharko dute. Ikaslearen identifikazioa beharrezkoa da ikastaroetara joan eta azterketetara aurkezten dena bertan izena eman duen pertsona den jakiteko. Horrela egiten ez bada, ez da frogatutzat emango eskoletara joan izana, ezta azterketa gainditu izana ere.
  • Gogoratzen dizuegu ikastaroak online direnean, guztiz debekatuta dagoela beste ikasleei ikastaroen estekak ematea edo pasatzea ikastaroen idazkaritzaren onarpena eduki gabe. Horrela egiteak, inplikatutako pertsonak kanporatzeko arrazoia izan daiteke.

 

Ikastaro presentzialak emateko tokia (1. lauhilekoa):

Vitoria-Gasteiz: Elurreta eraikina - gela 207

Leioa: Hezkuntza fakultatea - gela 1S10G

Donostia/San Sebastián: Carlos Santamaría Zentroa - gela 7 (abenduaren 11an, klasea Elbira Zipitria Zentruko 0.01 gelan emango da)

 

Ikasleei mesedez eskatzen diegu beren posta elektronikoari arreta jartzeko, spam posta-karpeta barne, gure mezuak karpeta horretara heldu ahal direlako.

Programa

Webgune honetan argitaratuta egoteaz gain, ikasleek maila bakoitzeko programa espezifikoa jasoko dute ikasturte bakoitzaren hasieran. Ikasleei gomendatzen diegu programa hau deskargatzea eta gordetzea, jatorrizko unibertsitateak kredituak baliozkotzeko eskatzen badio ere.

Ebaluazioa, ziurtagiriak eta kredituak: Ikusi ikastaroen arautegia