Apoyo lingüístico en línea (aplicación OLS) Educación Superior Bikoiztu 4

SAREKO LAGUNTZA LINGUISTIKOA (OLS)

Irudia

 

 

OHARRAK

Irudia
Gaur egun, ez da nahitaezkoa OLS hizkuntza-proba egitea . Hala ere, egoera hori aldatu egin daiteke 2024/25 deialdian zehar, , eta nahitaezkoa izan daiteke egitea. Hori gertatzen bada, posta elektronikoz jakinaraziko da eta orri honetan argitaratuko da.             2024/01/16

 

 

 

1.- Zer da OLS

Europako Batzordeak Erasmus+ mugikortasunetan parte hartzen dutenei laguntza linguistikoa emateko sortutako tresna bat da. 

Partaideek beren atzerriko ikasketa edo praktiketan erabiliko duten hizkuntzaren ezagutza hobetzea da tresna horren helburu zehatza. Hala, esperientzia horri ahalik eta etekin handiena ateratzea eta aurrerapena neurtu ahal izateko datuak izatea lortu nahi da.  

 

 

2.- Hizkuntza-proba

 

  • Mugikortasuneko ikasleak, mugikortasuna hasi baino lehen, aurretik aipatutakoen artetik bere ikasketetan/praktiketan nagusi den hizkuntzan online ebaluazio bat egin beharko du, bere jaioterriko hizkuntza ez bada. 
  • Proba hori egiteak ez du zerikusirik parte-hartzaileak hizkuntza-ziurtagiri ofizial baten bidez egiaztatzen duen hizkuntza-mailarekin.
  • Test motako proba da, 50 galderakoa. Hori egiteko, ikasleak mezu elektroniko pertsonala jasoko du, mugikortasuna hasi baino  1 edo 2 hilabete lehenago, gutxi gorabehera, OLS plataformara sartzeko estekarekin eta jarraibideekin.
  • Hizkuntza-proba honen helburua ikaslearen hizkuntza-maila neurtzea eta plataformari hizkuntza horren ikastaroa egiteko maila egokia ematen uztea da.
  • Ez da beharrezkoa maila jakin batera iristea. Testaren emaitzek ez dute eragotziko parte-hartzaileek beren mugikortasuna egitea, emaitza edozein dela ere.

 

 

 

3.- OLS aplikazioko hizkuntza ikastaroa

  • Ikastaroak aukerakoak, online eta doakoak dira.
  • Nahi adina ikastaro egin daitezke.
  • Ikastaro bat egiteko, aldez aurretik mailako proba bat egin behar da plataformak erabiltzaile/ikastaro bakoitzari dagokion maila esleitzeko

 

 

 

4.- Garrantzitsua

 

  • OLSaren inguruko jakinarazpenak ikaslearen helbide elektroniko pertsonalera bidaliko dira. Beraz, tarteka begiratzea komeni da.