Eduki publikatzailea


ZINE PROGRAMAZIO PRESTAKUNTZA: pelikulak aukeratzen

Irudia

Zinea gustatzen zaizu? Zein pelikula gustatuko litzaizuke zine areto batean jartzea? Zine ziklo bat antolatu nahiko zenuke?

Tabakalerako zine-aretoaren emanaldiak Zinemaldiak, Euskadiko filmategiak, Donostia Kulturak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak berak programatu ohi dute. 2024ko urtarriletik aurrera, zine aretoa hilabetean behin publiko gaztea zine aretora erakartzeko helburuarekin, UPV/EHUko ikasle talde batek ere programazio prozesuan parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, prestakuntza saio batzuk egongo dira zineari buruz hitz egiteko eta aipatutako erakunde bakoitza ezagutuko da beraien zinea programatzeko era gertutik ezagutzeko.

Programaren aurkezpena: Urriaren 5, 18:00tan Carlos Santamaría Zentroan

Egutegia: 2023ko Azarotik 2024ko ekainera

Tokia: Tabakalera

Ordu kopurua: 75 ordu 

Izen-emateko epea: 2023ko irailaren 11tik aurrera

Prezioa: doakoa

3 hautazko kreditu. Ziurtagiria lortzeko, gutxienez, ikastaroaren %80a egin beharko da. 

Leku mugatuak. Izena emateko bidali Word dokumentu bat gi-kultura@ehu.eus helbidera ondorengo datuekin: izen-abizenak, NAN zenbakia, Gradua eta ikastaroa, ikaslearen posta, harremanetarako telefonoa, prestakuntza egiteko motibazio pertsonaleko idazkia (250 hitz) edo gehienez 2 minutuko iraupena duen bideo bat.

*Zine programazio taldean sartzeko lekurik ez badaukazu, taldeak programatuko dituen 6 saioak ikustera joateko izena eman dezakezu eta ECTS kreditu erdia lortzeko aukera izan. 

Sarrrera doan aurretik gi-kultura@ehu.eus helbidean izena ematen duten UPV/EHUko ikasleentzat. 

Urtarrilak 25: Blade Runner pelikularen proiekzioa 

Otsailak 22: Beau travail pelikularen proiekzioa

Martxoak 21:  Mulholland Dr. pelikularen proiekzioa

Maitzak 23: Meshess of the Afternoon + Daisies

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus

IKASTEKO GELAK AZTERKETA GARAIAN

Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18- Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira 9:00etatik 21:00etara, ondorengo datetan: maiatzak 11-12, 18-19, 25-26 eta ekainak 1-2, 8-9, 15-16, 22-23, 29-30.

 

Irudia

 

 

OHARRA:

Ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez. UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.
Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza: E-mail: zipitria@ehu.eus

LANDA-PRAKTIKA EGITEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA

Eskabideen aurkezpena - Iragarkia

Eskaerak aurkezteko: IREKIA

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/10

Deialdiaren data:
2024-6-5
Betebeharrak:

Nori zuzendua: Gipuzkoako Campuseko Sailei eta Sail-atalei



Erreprografia zerbitzuak

IKASTEGIA ESLEIPENDUNA TELEFONOA/E-MAIL

Informatika fakultatea

RICOH 943 01 5007
ricoh.infor@gmail.com

Psikologia fakultatea  

Filosofia eta Hezkuntza zientzien fakultatea

FOTOCOPIADORA ZORROAGA,S.L.    943018302
f.zorroaga@gmail.com
Ekonomia eta Enpresa fakultatea ENPRESARITZA KOPISTEGIA, S.L. 943015759
reproeuee@gmail.com
Filosofia eta Hezkuntza zientzien fakultatea (HEFA2) IKASKOPY, S.L. 943018451
celestino_illarramendi@ehu.eus

 


Marrazketa naturalari buruzko tailerra

Irudia

Ekainaren 4tik 27ra, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ’Marrazketa naturalari buruzko tailerra’ erakusketa antolatu da. Bertan, UPV/EHUko ikasleek zein langileek hartu dute parte. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoak antolatu du, Gipuzkoako Artisten Elkartearen laguntzarekin.

Sarrera librea da. 

Marrazki naturaleko tailerreko ikasleek egindako marrazkien eta zirriborroen emaitza aurkezten du erakusketak. "Laneko errutina, funtsean, ordu erdiko teoria edo beroketa izan da, prestatzeko ariketa batzuen bidez, eta, ondoren, askotariko modeloak izan dira posatzen, betiere 30 eta 60 minutu arteko denbora mugatuarekin. Denbora horretan, marrazki horien kontzentrazioa eta arintasuna saritu dira. Tailer teoriko/praktikoan giza irudian egindako marrazketa naturalaren oinarriak landu dira, proportzioak eta teknika desberdinak ahokatzen, xehetasunak gehitzen edo konposizioetan itzalak eta argiak definitzen ikasita. Bere ikasketa erregularrekin batera, ikasle bakoitzak estilo propioa garatzen hasteko esperientzia izan du", azaldu du tailerreko irakasle Aitor Alvarezek.




Nola iritsi

Campusera bizikletaz

Irudia

Bidegorri sare zabal batek lotzen du UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Ibaeta gunea gainerako hiriguneekin. Halaber, Campuseko puntu ezberdinetan bizikletak aparkatzeko toki bereziak daude eta Carlos Santamaria zentroaren parean Donostiako udalaren bizikletak alokatzeko leku bat dago.

Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak burutu dituen Campusera bizikletaz hurbiltzeko sentsibilizazio eginkizunen barruan, Ignacio María Barriola zentroko etxabeetan gune bat moldatu du bizikleten konponketa errazteko. Gune honetan behar duenarentzat erremintak, puzgailuak eta baita erabiltzen ditugun bizikleten zulaketak eta bestelako ustekabeak konpontzeko egitura bat eskuragarri daude.    

Halaber, Ignacio Mª Barriola eta Elbira Zipitria zentroetako atezaindegietan bizikleten gurpilak konpontzeko partxeak eta itsasgarriak utzi dira.

Hiri barruko autobusak

Hiri barruko autobusek Ibaetako Gipuzkoako Campusa hiriaren auzo ezberdinekin komunikatzen dute. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero Donostiako autobus konpainiaren web orria kontsultatu dezakezu.

Lurraldebus autobusak

Lurraldebusen autobus lineek Gipuzkoa eskualde ezberdinak Ibaetako Gipuzkoako Campusarekin lotzen dute. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero Lurraldebus autobus konpainiaren web orria kontsultatu dezakezu.

Bizkaibuseko autobusak

Bizkaibusek zerbitzu berezia eskaintzen du Ermuatik UPV/EHUko Leioako Campusera. 

PESA eta ALSA autobusak

PESA eta ALSAren autobus lineek Donostia Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herriekin lotzen dute. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero PESA eta ALSAren web orriak kontsultatu ditzakezu. 

Euskotren

Ibaetako Gipuzkoako Campusetik gertu Euskotrenen "Lugaritz" geltokia dago. Euskotrenek Ibaetako Gipuzkoako Campusa Gipuzkoa eta Bizkaiko herriekin lotzen ditu. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero Euskotrenen web orria kontsultatu dezakezu.

Renfe

Renferen geltokiak hiriaren erdigunean kokaturik daude. Linea eta ordutegiei buruzko informazioa nahi izan ezkero Renferen web orria kontsultatu dezakezu.

Nola iritsi beste Campusetara

Arabako eta Bizkaiko Campusetako garraioari buruzko informazioa: 






Carlos Santamaria zentroa

Irudia

Zentro honek Carlos Santamaria donostiar matematikari, filosofo, meteorologo, euskaltzale eta bakezaleari zor dio izena. Santamaria honoris causa doktore izendatu zuten UPV/EHUn, 1992an. Haren babesa erabakigarria izan zen UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren garapenean.
Carlos Santamaria Zentroak 16.600 m2-ko arraseko azalera eraikia dauka eta Ander Marquet arkitektoak diseinatu zuen.

Barne hartzen ditu Campuseko liburutegia eta baliabide nahiz zerbitzu berri batzuk (ikasteko gelak, irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako baliabideen tailerra, etab.). Zentro unibertsitario honetan ere kokatuta daude gizarte-zientzien, zientzia juridikoen eta giza zientzien arloetako institutuen, katedren eta ikerketa taldeen egoitzak, halaber, Txillardegi aretoa non urte osoan zehar erakusketa interesgarriak egiten diren.

Carlos Santamaria zentroa

UPV/EHUko  Gipuzkoako Campusa

Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia

Tel.: 943 018873
Faxa: 943 017120
E-mail: santamaria.atezaina@ehu.eus

Jendaurreko ordutegia

Neguko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:30. Liburutegiaren ordutegia

Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:30. Liburutegiaren ordutegia. 

Udako ordutegia (uztailaren 10etik irailaren 1era arte): astelehenetik ostiralera 8:00-14:30. Liburutegiaren ordutegia. 

ERAIKINA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAREN 5etik 18ra. 

Kudeaketa eta administrazio organoak

ORGANOAK TITULARRA ala OSAKETA
Zentroaren zuzendaria Errapel Ibarloza Arrizabalaga
Zentroaren kontseilu exekutiboa
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreordea edo hark izendatutako ordezkoa. Kontseiluko buru izango da eta kalitate-botoa izango du.
  • Ikerketaren arloko Errektoreordeak edo horrek eskuordetzen duen pertsonak.
  • Gipuzkoako campuseko Zerbitzu burua.
  • Gipuzkoako Campuseko Liburutegiko zuzendaria.
Zentroaren batzorde zientifikoa Zentroko jarduerekin erlazionatutako arlo zientifikoetan garrantzia duten hiru kide izango ditu gutxienez. Kide bakoitzaren ospearen eta garrantzi profesionalaren arabera egingo da aukeraketa eta ez, ordea, duten ordezkaritza instituzionalaren arabera. Azpibatzordeak antola daitezke, aurrera eramango diren ekintzen arabera.
Zentroaren administraria Ana Mari Sánchez Cardiel

 

Informazio osagarria


Joxe Mari Korta zentroa

Irudia

Joxe Mari Korta izeneko zentroa, euskal enpresariaren omenez, I+G+b zentro bat da. Eraikina Alfredo Freixedo Alamparte, Pedro Dieguez, Marta Rodríguez eta Joaquín López arkitektoek diseinatu zuten eta 6.000 metro karratu inguruko azalera erabilgarria du, sei solairutan banatuak.
Zentro honetan egoitza daukate: Ikerketa talde ezberdinek, UPV/EHUko Ikerketarako zerbitzu orokorrek (SGIKER), Informazio eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuek (IKT), eta Bic-Entreprenariguneak, enpresa ekintzaileen eta ekimenen topalekuak.

Joxe Mari Korta Zentroa

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa
Tolosa etorbidea, 72 · 20018 Donostia

Tel.: 943 015945
Fax: 943 015959
E-mail: korta.atezaina@ehu.eus

Jendaurreko ordutegia

Neguko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:00.

Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-14:15.

Udako ordutegia (uztailaren 3tik abuztuaren 31ra): astelehenetik ostiralera 8:00-14:15. 

ERAIKINA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAREN 5etik 18ra. 

Kudeaketa eta administrazio organoak

ORGANOAK TITULARRA ala OSAKETA
Zentroren zuzendaria Aimar Insausti Bello
Zentroko Kontseilu Betearazlea
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen pertsona. Kontseiluburua izango da eta kalitatezko botoa izango du.
  • Ikerketa errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
  • Gipuzkoako Campuseko Zerbitzu burua.
Zentroren batzorde zientifikoa Zentroko jardueren inguruko arlo zientifikoetan eta enpresarialetan pertsona nabarmenek osatuko dute; hiru kide izango ditu gutxienez eta bost gehienez. Batzordeko kideak berez eta profesionalki duten garrantziagatik hautatuko dira hortaz, eta ez izan dezaketen ordezkaritza instituzionalagatik. 
Zentroren administraria Ana Mª Sánchez Cardiel

 

Informazio osagarria


Julianategi

Irudia

Julianategi UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko egoitza barne hartzen duen eraikina da.
Campuseko errektoreordea eta bere taldeaz gain, eraikin honetan bulegoa daukate ere Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak.

Eraikin honetan kokatuta daude ere Komunikazio bulegoa eta Arkitektura eta lanen zerbitzua.

Julianategi
UPV/EHUko Gipuzkoako campusa
Arriola pasalekua, 2 20018 Donostia

Tel.: 943 018500 
Fax-a: 943 018520
E-mail: conserje.vicer-gi@ehu.eus

Jendaurreko ordutegia

Neguko ordutegia: astelehentik ostegunera 9:00-13:00 eta 15:00-16:30. Ostirala: 9:00-13:00. 

Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehentik ostiralera 9:00-13:00.

Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 14ra): astelehenetik ostiralera 9:00-13:00. 

ERAIKINA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAREN 5etik 18ra. 

Kudeaketa eta administrazio organuak

KUDEAKETA ALA ADMINISTRAZIO ORGANUA TITULARRA
Campuseko errektoreordea Agustin Erkizia Olaizola
Campuseko gerenteordea Edurne Basoa González
Campuseko idazkari akademikoa Idoia Otaegui Aizpurua
Campusaren Ekintzailetzako eta Transferentziako zuzendaria Aimar Insausti Bello
Ikasleen, Mugikortasunaren eta Kirolen arloko Campuseko zuzendaria Errapel Ibarloza Arrizabalaga
Euskara eta Kultura arloko zuzendaria Beronika Azpillaga Larrea
Campuseko Zerbitzu Burua Ana San Martín Azofra
Eraikinaren Administraria Ana Mª Sánchez Cardiel

 


Ignacio Mª Barriola zentroa

Irudia

Zentroari izena Ignacio María BARRIOLA IRIGOYEN jaunarengandik datorkio, UPV/EHUko urrezko domina eman zioten gizonarengandik alegia.

Zentro hau 32 gela, erabilera anitzeko aretoa, informatika gela eta 342 pertsonentzako auditorioa dauzkan Gipuzkoako Campuseko gelategia izateaz gain,  Master eta Dockotorego Eskola 2. solairuan eta Campuseko zerbitzu gehienak barne hartzen ditu: 

Ignacio Mª Barriola zentroa

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa
Elhuyar plaza, 1 - 20018 Donostia

Tel. 943 01 8156 E-mail: barriola.atezaina@ehu.eus

Eraikinaren irekiera ordutegia

Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00-20:30 
Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 
Udako ordutegia (uztailaren 15etik abuztuaren 31 arte): 8:00-14:00

ERAIKINA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAREN 5etik 18ra. 

Kudeaketa edo Administrazio Organuak

ORGANUA TITULARRA edo OSAKETA
Zentroaren zuzendaria Beronika Azpillaga Larrea
Espazioen esleipenaren jarraipenerako batzordea
  • Campuseko errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen campuseko taldeko kidea.
  • Inazio Mª Barriola zentroan ikasturte honetarako irakaskuntza esleituta duten ikastegietako dekanoak eta zuzendariak, edo bestela, Akademia Antolakuntzaren arloan eskumenak dituen dekanordea edo zuzendariordea.
  • Gelategian irakaskuntza esleituta duten ikastegi bakoitzetik ikasleen ordezkari bat. Ordezkari horiek Ikasleen Kontseiluak izendatuko ditu zuzenean edo, bestela, Batzordeko kide izango dira Campuseko Batzarrean ikastegi horietako ikasleen ordezkariak.
  • Campuseko errektoreordetzako administraria.
Zentroaren administraria Juan Luis Cruz Arrillaga

 

Informazio osagarria



Ostatua

Residencia universitaria Manuel Agud Querol

UPV/EHUko Gipuzkoako campusak alde batetik, unibertsitate egoitza dauka eta bestetik, ostatu zerbitzua eskaintzen du non ikasleentzat  pisuak eta logelak bilatu eta eskaini daitezkeen.

Manuel Agud Querol unibertsitate egoitza

Tel.: 943 563 007
E-mail: residentes.maq@resa.es

Ostatu zerbitzua

Tel.: 943 015667
E-mail: ostatu-gi@ehu.eus

Halaber, Gipuzkoako campusaren inguruan beste ostatu aukerak daude.