Archivos

Categorías

Bilbao Art District dator eta eman izena arin, plaza mugatuak baitira

Jarduera batzuen plaza kopurua mugatua da; beraz, etorri nahi baduzu, ez zaitez lekurik gabe gelditu, eta eman izena http://www.bilbaoartdistrict.com/
.

.

CONSTITUYÉNDONOS

1978an Konstituzioari buruz egin zen erreferenduma abiapuntutzat hartuta, Proyecto Atlas-ek garai hartako dokumentazioa historikoki berrikusteko tailerra aurkezten du. Esku-hartze artistiko hori aurrera eramateko jendearen partaidetza beharrezkoa izango da, eta lortutako emaitza Deustuko Zubiko etxolan egongo da ikusgai maiatzaren 15etik ekainaren 29ra. Ostiralean, maiatzaren 8an, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 EHUko Areto Nagusian – Bizkaia Aretoan. Sarrera doan lekuak bete arte; eman izena aldez aurretik HEMEN edo deitu telefono zenbaki honetara 944205328

BILDUMAZALETASUNARI BURUZKO MAHAI-INGURUA

Artelan bat erosi aurretik eta ondoren kontuan hartu beharrekoak izango ditu hizpide mahai-inguru honek; bai alderdi teknikoak, bai legalak. Mercedes Basso, Arte y Mezenazgo fundazioko zuzendaria, arituko da moderatzaile gisa; bestalde, bertan izango diraPilar Citoler, Jose Angel Sanz eta Joaquim Vilanova, Bilboko galeria bateko eta kabinete juridiko bateko bildumari pribatuak. Maiatzaren 15ean, 17:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Areto Nagusiko Baroja entzunaretoan- Bizkaia Aretoa, Abandoibarra etorbidea, 3. Sarrera doan lekuak bete arte; eman izena aldez aurretik HEMEN edo deitu telefono zenbaki honetara 944205328

F+HACKING MATERIALS BILBAO TAILERRA

T-festak antolatu duen tailer hau Paola Guimeransek diseinatu eta aurkeztuko du Truca Recen laguntzarekin. Bertan, partaideek zirkuituak eraiki, material berriekin esperimentatu eta ehungintza elektronikarekin uztartzeak (e-ehunak) ematen duen sortzeko gaitasuna aztertu ahal izango dute. Larunbatean, maiatzaren 16an, 16:00-18:30 Zabalgune eraikinean (Zabalgune plaza). Sarrera doan lekuak bete arte; eman izena aldez aurretiklaura@t-festa.org

FAST COLOR PRINTS TAILERRA

T-Festak diseinatu eta antolatu duen tailer hau Araitza Urbeltzek aukeztuko du; helduei eta 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago (haurrek heldu batekin etorri behar dute) . Bertaratzen direnek estanpatuak sortzeko aukera izango dute formak eta koloreak konbinatuz, eta serigrafia pantailak eta biniloa edo beste material batzuekin egindako erreserbak erabilita. Larunbatean, maiatzaren 16an, 10:30etatik 14:30etara Espacio Puerta (Zabalbide, 17 bajo izda). Sarrera doan lekuak bete arte, eman izena aldez aurretik laura@t-festa.org

BISITA GIDATUAK

“LIBURUAREN HISTORIA; ESKUIZKRIBUETATIK GAUR EGUNERA” Antzinako liburuak saltzen dituen Astarloa liburu-dendak bisita gidatu bat eskainiko du. Zenbait liburu eta eskuizkribu jarriko dira ikusgai, eta horien bidez inprimatzearen eta idazketaren bilakaera azalduko du Javier Madariaga liburu-dendako gerenteak. Ostiralean, 17:00 – 18:30 eta larunbatean 11:00 – 12:30 IZENA EMATEKO deitu telefono zenbaki honetara 626411408 (Iker)

ARTEA ETA ARKITEKTURA LEHEN ZABALGUNEAN Oinezko ibilbide gidatua lehen zabalguneko arkitekturan eta galerietan zehar (kilometro bat gutxi gorabehera). Eraikuntza interesgarrienei buruzko azalpenak emango dira, horiek galerien kokapenarekin lotuz; galeriak barrutik bisitatzeko aukera ere izango da. Antolatzailea: Garcia de la Torre Arkitektoak. Sarrera doan lekuak bete arte; eman izena aldez aurretik HEMEN edo deitu telefono zenbaki honetara 944205328.

BILBAO BERRIA Ibilbide arkitektonikoa Abandoibarran zehar. Antolatzailea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala. 05/16an 12:00etan . IZENA EMATEKO deitu telefono zenbaki honetara 944234187

BBVArekin DEKORA EZAZU ZURE BANKUA

BBVAk jendearentzat hiriko arte-lan bat antolatzen du. Denok barnean artista bat daramagulako, zure imajinazioa hegan egiten utzi eta diseinatu zure bankuaren dekorazioa. Adi egon, laster lehiaketaren oinarriak argitaratuko ditugulako. 10 artista hautatuek banku bat kalean margotuko dute zuzenean . 15/5. 12:00-14:00 eta 18:00 – 20:00IZENA EMATEKO

laster informazio gehiago www.bilbaoartdistrict.com

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>