“Gaur egungo euskal poesiarik berriena andrazkoen ahotsetan dagoela kontatu dut”

Amaia Gabantxo itzultzailea euskal poesiaren itzulpengintzaren inguruan egin du berba “From the Square to the Page, and onto the other Page: The Order of Things in Basque Poetry in Translation” izeneko hitzaldian, Purdue-ko Unibertsitatean (Indiana, USA). Aurten, 2019an, “International Year of Indigenous Languages Perspectives Conference” bertan ospatu da.

Amaia Gabantxo, Oihana Iguaran Barandiaran, Lyla June and Ofelia Zepeda

Amaia Gabantxo, Oihana Iguaran Barandiaran, Lyla June and Ofelia Zepeda

Amaia Gabantxo berak kontatu duenez: “(…) guk, Euskaldun & Navajo andrek aho zabalik utzi ditugu Kongresuko partaideak, bapatean sortutako euskal bertsoak, bapateko ingelesezko itzulpena, navajo erara hip-hop-a eta euriari buruzko navajotar poesia bertan batera plazaratzean.

Kongresu honek komunitate eta hizkuntza indigenak goraipatzea du helburu, eta ahots ezberdinen bitartez elkarlana bultzatzea. Gai hauek jorratuko ditu batik bat: hizkuntza indigena duten komunitateen lorpenak; komunitateekin egindako elkarlanak; hizkuntzen biziberritze eta mantentzerako hezkuntza politikak; hizkuntza indigenen egoera XXI mendean; ahots indigenak kultura popularrean (sare sozialetan, fikzioan, poesian, filmetan edota hip hop-ean); eta hizkuntza indigenak eta hizkuntza-aniztasuna.

Indigenous Languages (Purdue University, Indiana, USA) 2019/ 11/ 02

Indigenous Languages (Purdue University, Indiana, USA) 2019/ 11/ 02

+INFO

Navajo Culture

https://www.pbs.org/independentlens/missnavajo/language.html

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>