Katedrak-aurkezpena

Katedrak

Erakunde arteko Katedrak nortasun juridikorik gabeko unibertsitate-egiturak dira, Euskal Herriko Unibertsitateak eratuak; haien arauak bai egitura bakoitza sortzeko akordioan ezarritakoak eta bai "Nortasun juridikorik gabeko egitura eta erakundeen funtzionamendurako oinarrizko araudian" ezarritakoak dira. Katedra hauek bi helburu dituzte: ikertzea eta jakintza gizartean dibulgatzea.

EHUko Katedrak

EHUko Katedrak

Joxe Azurmendi Katedra

Joxe Azurmendi Katedraren zereginen artean lehentasuna du Joxe Azurmendiren obra eta pentsamendua –eta baita 1956ko Belaunaldiko beste batzuena ere– ikertzea, ustiatzea eta transmititzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea, pentsamendu garaikidearen garapena helburu izanik.

Jose Migel Barandiaran Katedra

Jose Migel Barandiaran Katedrak ikerlariaren pertsona eta obra balioan jartzea eta bere bizitzako ardatz izan ziren ikergaiak ezagutzea, sustatzea eta sakontzea dute helburu.

Gabriel Aresti Katedra

Gabriel Aresti Katedraren helburu nagusiak dira Gabriel Aresti intelektual eta kulturgilearen irudia eta obra ezagutaraztea; literatura, komunikazioa, artea, soziolinguistika, linguistika eta, oro har, gizarte eta kultura alorreko gaien inguruko ikerketak egitea; eta euskal kultura eta arteari buruzko sormena bultzatzea.

UPV/EHU-OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedra

Katedrak helburu nagusia du lan-eremuan pertsonen segurtasuna eta osasuna prebenitzeko estrategiak bultzatzea. Bere misioa da estrategia horien prestakuntza eta dibulgazioa dinamizatzea eta helburu hori lortzeko modu aktiboan lan egiten duten eragile guztiak barne hartzea.

UPV/EHU-INCIBE Zibersegurtasun Katedra

UPV/EHU-INCIBE Zibersegurtasun Katedraren helburua da pertsonen eta erakundeen ezagutza eta gaitasunak sustatzea zibersegurtasunaren arloan, INCIBErekin batera prestakuntza-, ikerketa- eta transferentzia-jarduerak garatuz eta antolatuz.

Adimen Artifiziala eta Hizkuntzaren Teknologia Katedra

Adimen Artifiziala eta Hizkuntzaren Teknologia Katedraren helburua hizkuntzan oinarritutako adimen artifizialaren ezagutzan eta ikerketan sakontzea da, industria-sarean eta gizartean oro har duen eragina indartzeko.

Kultura Zientifikoko Katedra

Kultura Zientifikoaren Katedra bide da zientzia eta kultura bultzatzeko euskal gizartean jarduerak zabalduz. Oinarri izango du egun zientziaren eta teknologiaren arloan egiten diren aurrerapen nagusiei buruzko ezagutza ikuspegi ez espezializatutik hedatzea.

Mikel Laboa Katedra

Mikel Laboa Katedrak helburu dauka euskal artea eta folkloreari buruzko ikerketa eta arte-sormena bultzatzea, Mikel Laboaren lanaren alde ugariak abiaburutzat harturik. Katedraren jarduera egitasmoak arreta berezia eskainiko die musika, dantza eta betsolaritzari.

Familia Enpresaren Katedra

Familiako Enpresako Katedrak familiakoen jabetzan oinarritutako honelako enpresen arloko ikerketa eta prestakuntza bilatzen du, eta enpresa horiek izaten dituzten arazoetarako konponbideak eskaintzen ditu.

UNESCO Katedrak

UNESCO Katedrak

Komunikazioaren eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedra

Komunikazioaren eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedra nortasunaren eraikuntzari nahiz hezkuntza-balioei buruzko hezkuntza-erabakietan komunikazioak nola eragiten duen sakon aztertzeko aukera eskaintzen digun espazioa da; horretarako, jokabideak eta harreman sozialak nahiz pertsonartekoak identifikatuko ditu.

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ikerketa, formazioa, informazioa eta dokumentazio-lanak garatzeko helburua du Munduko Hizkuntza Ondarea eta haren egoera hobeto ezagutu daitezen.

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruz UNESCO Katedra

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruz UNESCO Katedra honen helburu nagusia da ikerkuntza, prestakuntza, informazio eta dokumentazio jarduerez osatutako sistema integratu bat bultzatzea, garapen iraunkorraren eta ingurumen hezkuntzaren alorrean, goi mailako eta nazioarteko ikertzaileen eta Unibertsitateko irakasleen arteko lankidetza sustatuz.

Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedra

Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedraren helburua da lurraldearen eraldaketak eta, beraz, paisaiarenak, gestionatzeko lagungarri izango diren prestakuntza eta ikerketa sustatzeko tresna bilakatzea, horren bidez historiako eta naturaren une eta gune garrantzitsuenak mantentzeko, eta lurraldearen ingurugiro balioak eta ekoizpenekoak zaintzeko.

Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra

Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrak giza eskubideen kultura sustatzea du helburu, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea eta oinarrizko eskubideen hedapena, jendarteratzea, kontzientzia eta aplikazioa bultzatuz eta dinamizatuz. Katedraren xede berezia da botere publikoengan eragitea eta haientzako sinergia, euskarri eta eragingarri bezala jardun dezaken eremu gehigarri bat irudikatzea, honek giza eskubideekin bat datorren jarduera publiko batentzako bultzagarri bezala eragina izan dezan.