Aurkezpena

Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako  Zerbitzua 2003an sortu zen, aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek unibertsitateko ikasketak eta unibertsitateko bizitzan erabateko parte-hartzea izateko. Zerbitzua Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzaren menpe dago.

Gaur egun, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan arreta unitateak ditu.

UPV/EHUko III. Inklusio Plana (2019-2022) Gobernu Kontseiluan onartu zen, 2019ko apirilean. Bertan, zerbitzuaren jardunaren oinarri diren funtsezko lau ardatzak jasotzen dira:

  1. Ardatza
    Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten
  2. Ardatza
    Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran
  3. Ardatza
    Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea
  4. Ardatza
    Bizitza aktiborako igarobidea erraztea

  Ver video Carta de Servicios en lengua signos a pantalla completa Zeinu hizkuntza Bideoa  -   Historia