Albiste eta Deialdiak

UPV/EHUn online ebaluazio probetarako egokitzapenak

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/07

Unibertsitateko irakasleentzat GIDA bat egin dugu online ebaluazio probetan premia bereziak dituzten ikasleen arreta jasotzen duena. Bertan gomendio, inklusiorako praktika egokiak eta egokitzapenak ezartzeko jarraibideak jasotzen dira. Egun, unibertsitateko 1000 irakasle baino gehiagok egokitzapenak eta beharrezko neurriak ezartzen dituzte online azterketak egiterakoan. Guk uste dugu irakasleek desgaitasuna duten edota hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak unibertsitatean arrakasta lortzeko funtsezko pieza bat direla.