Albiste eta Deialdiak

"Izaskun Heras Prado-Master Amaierako Lanen" sariduna UPV/EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrean matrikulatua dagoen ikaslea izan da

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/28

Ioana Osa Etxebeste ikaslea izan da desgaitasunaren, hezkuntza premia berezien eta hezkuntza inklusiboaren arloko "Izaskun Heras Prado-Master Amaierako Lanen" sariduna.

Ikasleak aurkeztu duen lanaren izenburua “La vida con Paul” Re-construyendo la experiencia con un/a hijo/hija con lesión cerebral, izan da. Ikaslea Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrean matrikulatua dago.

Saritutako lanak bi familien esperientzia garuneko lesioarekin haurtxo bat munduari iristearekin batera jorratzen du, nola egoera horri aurre egin ezarritako protokoloak eza eta hobetzeko iradokizunak proposatzen.

Saritutako lanak garuneko lesioa duen haurtxoa jaiotzearen aurrean bi familien esperientziak jorratzen ditu. Ezarritako protokolorik gabe egoera horri nola egin aurre aztertzen du eta hobetzeko iradokizunak proposatzen ditu.

Saria abenduaren 13an Gasteizen, Arabako Campuseko Pabilioan, emango zaio.