Eduki publikatzailea

1. Zein baldintza bete behar da doktorego programa batera sartzeko?

99/2011 Errege Dekretuaren arabera, doktorego programa batera sartzeko graduko eta unibertsitate masterreko Espainiako titulu ofizialak izan behar dituzu, eta bi ikasketa horietan, gutxien dela, 300 ECTS gaindituta eduki behar dituzu (kreditu horietatik 60, gutxienez, masterrekoak).

Medikuntzako, Farmaziako edo Odontologiako gradua izanez gero, zuzenean sartzen zara programan, masterrik egin gabe.

Aurreko paragrafoetan jasota ez badago ere, UPV/EHUn lizentziatura, goi mailako ingeniaritza edo arkitekturako tituluarekin ere sar zaitezke doktoregoan.

Beste egoera berezi batzuk:

  • Master titulua Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko atzerriko unibertsitate batean eskuratu baduzu, UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak eman beharko dio onespena doktoregoan sartzeko eskariari. Egoera horretan bazaude, izena ematerakoan aukera hau hautatu behar duzu aplikazioan:  "Atzerriko titulua, doktoregorako sarbidea ematen duena". Egoera horretan bazaude, ikusi zein dokumentu aurkeztu behar duzun.
  • UPV/EHUn masterra bukatzear bazaude, izena eman dezakezu, baina kontuan izan masterra gaindituta izan behar duzula matrikula egitean.
  • Berezko masterrak EZ DU aukerarik ematen doktoregoa egiteko.
  • Doktore titulua baduzu, doktorego programara sar zaitezke zuzenean.
  • Atzerriko titulua baduzu eta masterreko titulua izan ez arren titulua eman dizuten herrialdean titulu horrek doktoregorako sarbidea ematen badu, UPV/EHUko doktorego programetara ere sartu ahal izango zara. Horrek, baina, ez du ekarriko ez titulua homologatzerik, ez titulua beste ondorio batzuetarako onartzerik.

Informazio gehiagorako eta egon daitezkeen beste egoera batzuk ikusteko:

99/11 Errege Dekretua
Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arautegia