Breadcrumb

EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia (2026)

EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia

2026ko maiatzaren 29an, ostirala, EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia egingo da, 2025ean tesia defendatu zutenentzat. Ekitaldiko burua Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izango da, Joxerramon Bengoetxea Caballero jauna, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioan). Ekitaldiak gutxienez hiru ordu iraungo du.

Doktore berriak izendatzeko ekitaldia agintari akademikoek 2025ean doktore-tesia defendatu duten doktore berriak birretea ezartzean datza. Unibertsitateko zeremonia solemnea da, non unibertsitateak publikoki aitortzen dituen doktore-gradua lortu duten pertsonak, maila goreneko unibertsitate-titulu akademikoa.

2025eko urteko zeremoniaren laburpen-bideoa kontsulta daiteke hemen.

Tesia 2025. urtean defendatu eta aipatutako ekitaldian parte hartu nahi duten doktore berriek ondoren agertzen den eskaera orria bete behar dute, eta 2026ko apirilaren 30a baino lehen bidali, egun hori barne (ezingo da aurkeztu eskaerarik data hori baino beranduago).

ESKAERA ORRIA (apirilaren 30era arte; epea itxita)

Doktorego Eskolak jantzi akademikoa emango die doktore berriei ekitaldiaren egun berean. Hortaz, ekitaldian parte hartuko duten doktoreak garaiz joan beharko dira EHUko Areto Nagusira, 15:45etarako, antolatzaileek emango dizkieten argibideei jarraitzeko.

Pertsona horientzako gonbidapena doktore berriei emango diete antolatzaileek, doktoreok jantzi akademikoa jantzi eta gero. Areto Nagusian sartzeko gonbidapena eskatuko da. Erakundea doktore berriekin harremanetan jarriko da, behar diren argibideak posta elektronikoz emateko.

Argazkilariak egongo dira ekitaldi osoan, argazkiak ateratzen pertsonei banan‑banan eta taldean.