Breadcrumb

Doktorego Eguna 2026

Doktorego Eguna 2026

Ekainaren 10ean, 17:00etan, Bizkaia Aretoko Baroja Auditoriumean (Bilbo), "Doktorego Eguna" ospatuko da, "Zabaldu atea gure doktoregoari" lelopean. Bertan, EHUko 2023/24 ikasturteko Doktorego Sari Bereziak errekonozimendua egingo da.

Doktorego Eskolak (DOKe) ekitaldi hau antolatzen du, eta Ainhoa Berasaluze Correa EHUko Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako arloko errektoreordea izango da buru.

Eva Portillo Pérez Doktorego Eskolako zuzendariak, doktorego ikasketen eskaintza aurkeztuko du (guztira, 67 programa); eskaintza honek jakintza arlo guztiak biltzen ditu. 

Aurreko urteetan bezala, tesiek eta doktorego-prestakuntzak EHUagenda 2030ean definitutako Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) egiten dieten ekarpena aztertuko da. Horregatik, sari berezia jaso duten pertsona batzuek esku-hartze laburra egingo dute beren doktorego-tesiek Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) nola laguntzen dieten azaltzeko.

Ekitaldian Gentzane Martínez de Osaba Ruiz ere izango da, Marmoka Films-en sortzaileetako bat eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakaslea. Hitzaldiaren izenburua "El doctorado en el ámbito profesional de la industria audiovisual" da.

Edukiera dela eta, petsona bakoitzarekin gehienez lau pertsona joan ahal izango dira.

INSKRIPZIOA: ekainaren 10era arte
Saioa “Doktorego eguna” streaming bidez emango da.

 

Ekitaldiak ordu eta erdi inguru iraungo du. Amaitutakoan, 18:45ean, gutxi gorabehera, mokadu bat zerbitzatuko da.

Ekitaldiaren egitaraua

  • 17:00 Inaugurazioa.
  • 17:05 Doktorego Eskolako zuzendariaren doktorego eskaintzaren aurkezpena, Eva Portillo Pérez.
  • 17:15 Doktorego Eskolako zuzendariordearen aurkezpena, Aida Vallejo Vallejo.
  • 17:20 Gentzane Martínez de Osaba Ruiz, Marmoka Films-en sortzaileetako bat eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakasleko hitzaldia: “El doctorado en el ámbito profesional de la industria audiovisual”.
  • 17:40 Sari berezien errekonozimendua, Sonia Pérez Yáñez Doktorego Eskolako idazkari akademikoaren eskutik, eta sarituen hitzak. 
  • 18:40 Amaiera, Ainhoa Berasaluze Correa Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako arloko errektoreordearen eskutik.