Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aurkezpena

Doktoregaien harrera (online)

Online aurkezpena. EHUko Doktoregoko ezaugarri nagusiak.

TEAMS saioaren linka zure ehuko emailean jasoko duzu.

Saioan EHUko doktorego-ikasketei eta Doktorego Eskolari (edo DOKeri, bertsio laburtuan) buruzko funtsezko gaiei buruz hitz egingo dizuegu; honako gai hauei buruzko informazio praktikoa barne:  

  • Doktoregoaren funtsezko alderdiak  
  • Emailak eta harremanetarako telefonoak
  • Doktorego eskolaren funtzionamendua  
  • DOKeren eta doktorego programen webguneak  
  • Araudiak  
  • Ikasketen iraupena  
  • Prestakuntza-eskaintza  
  • Ebaluazio-sistema  
  • Praktikak eta lankidetza kanpoko enpresa eta erakundeekin  
  • Nazioartekotzea eta mugikortasun-programak  
  • Tesiaren defentsa  
  • Beste prozedura eta informazio osagarriei buruzko informazioa.

Gure web orrian doktoregoari buruzko informazioa duten gida esatatuak daude (hiru hizkuntzetan): https://www.ehu.eus/eu/web/doktorego-eskola/doktoregoa/gida-azkarra