Doktorego Eskolak unibertsitate orientaziorako azoketan parte hartu du: urtarrilaren 25 eta otsailaren 1 eta 8an
Data
Noiztik 2020/01/25 Noiz arte 2020/02/08, 00:00 - 00:00
Doktorego Eskola unibertsitate orientaziorako azoketan egon da hurrengo egunetan:
- Gipuzkoako Campusa, urtarrilak 25
- Arabako Campusa, otsailak 1
- Bizkaiko Campusa: otsailak 8
Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUko graduei buruzko informazio zehatza emateko Azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.
UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskeiniko da.
Informazio gehiagorako: Unibertsitate Orientaziorako Azokak