Eduki publikatzailea

1. Zer da doktoregoa tutorekidetzan egitea?

Herrialde desberdinetako bi unibertsitatetan egiten den doktoregoa da. Unibertsitate bakoitzak doktore titulu bat ematen du, tesiaren defentsa bakarra egin eta gero.

Doktoregoa tutorekidetzan egiteko behar hauek dira:

  • zuzendari bat unibertsitate bakoitzean
  • doktoregaiak gutxienez 9 hilabeteko egonaldia egitea unibertsitate bakoitzean
  • unibertsitate biek izenpetutako hitzarmena. Hitzarmen horretan honako hauek jaso behar dira:
    • unibertsitate bakoitzeko egonaldia zein egunetan hasi eta bukatuko den
    • unibertsitate bakoitzeko zuzendaria nor den
    • tesiaren defentsa non egingo den
    • epaimahaia nortzuek osatuko duten
    • tesia zein hizkuntzatan idatziko den eta zein hizkuntzatan defendatuko den